Zuni

7,75 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

Zuni

ISBN 9788482633565
Orriak 48
Urtea 2006
Argitaletxea Aizkorri Argilatxea
Saila Pedidos

ZUNI poema liburua da, Aizkorri argitaletxe honek berak argitaratutako JIRAN-BIRAN deritzan poema liburuaren segidakoa. Liburu hartan, poema laburrak idatzi bazituen Pello Añorgak, oraingoan ere esan daiteke antzera jokatu duela Pellok, bizitzaren dantza erritmikoan sarraraziz, bizitzaren sekretuak elkarrekin konpartitu ditzagun, elkarren arteko hitzaren oihartzunak eta txirikordak burutuz. Alabaina, hori bai, liburu hartan ez bezala, esan daiteke gai nagusi bat dagoela liburu honetan: maitasuna. Izan ere, ZUNI liburua maitasunezko harreman bizian baitago ainguratua, non denbora eta espazioa hartzen den elkarri kantatzeko (12-13 or.),...

Leer más

elkar ukitzeko ( 42-43 or.), musukatzeko ( 14 or. ), bidaiatzeko (16-17 or.), hegan egiteko (8 or.), eta abar egiteko, denbora eta espazio zabalean zehar: direla olatuak, dela elurra, dela euria edo ekia, orain txinpartak elkarrekin ereinez, orain argia ilunarekin sustraituz, orain isiltasuna garrasiarekin batera uztartuz. Azken finean, biziaren taupadak gertuago entzun ahal izan ditzagun, elkarrekin, Ni eta Zu, Zu eta Ni, ZUNI, maitasunean.


Te puede interesar

Middlesex

Jeffrey Eugenides

El Principito para los más pequeños

Antoine De Saint-Exupéry