COCA-COLA BAT ZUREKIN

22,00 €

BEZa barne

Badugu

COCA-COLA BAT ZUREKIN

ISBN 978-84-19570-28-4
Orriak
Urtea 2024
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

Frank O'Hara poetak zuzendutako lehen erakusketaren pase berezia New Yorken. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko artista bi ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena. ...

Leer más

New York, Madril, Irun, Montevideo, Donostia, Miarritze. John Ashbery, Grace Hartigan, Luis Gonzalez Robles, Antoni Tapies, Diane di Prima, Ramos ahizpak. Iragan mendearen erdialdea igaro berritan, AEBetako eta Europako kultur mundua astindu zuten dozenaka izen sartu-irtenean dabiltza kontakizun honetan, argiaren —hala itsasertzeko egun batena, nola etxe-orratzen bitarteetakoa—, minduraren eta begirada ironiko bezain alai baten artetik. O'Hararen poemetan gertatzen den bezalatsu, hain justu. Haietako bati zor dio izena Beñat Sarasolaren bigarren nobelak.


Te puede interesar

Musua

Irati Jimenez Uriarte

Fakirraren ahotsa

Harkaitz Cano

Telleria eta gero, zer ?

Ernesto Prat Urzainki