Irakurle taldea 2016-2017
«Ulertzeak ez du amaierarik eta ezin du, beraz, emaitza definitiborik sortu» hala uste zuen Hannah Arendt-ek, eta hori da guretzat irakurtzea eta irakurritakoaz jardutea: eztabaida zabalik mantentzea, sarri landutako gaiei berriro heltzea, irakurketa zaharretara itzultzea, elkarrekin, gogoetak komunean jarriz.
Hilean behin elkartzen gara 2012ko udazkenetik. Baina zu nahi duzunean etor zaitezke. Narratiba irakurtzen dugu, oro har, munduko literatura euskaratua. Aurten frantsesezko, ingelesezko, alemanezko, italierazko, errusierazko eta portugesezko testuak izango ditugu. Saioetako bitan ez dugu ez eleberririk ez ipuinik erakurtzen: batean poesia eta bestean saiakera.
Hileko azken ostiralean 19:30ean bilera gelan. Etortzeko baldintza bakarra liburua irakurtzea da. Eta entzun eta hitz egiteko gogoz etortzea.
Zalantzarik baduzu idatzi agenda@katakrak.net helbidera. Anima zaitez eta anima itzazu ingurukoak!