Salgaien zerrenda

«Sumisioa» eleberriari lerroburuak

Sarritan, liburuen atzekaldeetan, edo liburua inguratzen, prentsa kulturaletako kazetarien liburu iruzkinen atalak jartzen dituzte. Joan den ostiralean Irakurle Taldean, liburuaz solasten hasi aurretik lerroburu bat jarri genion ia guztiok Michel Houellebecqen azken eleberriari (edota autorearen planteamenduari).

Hara emaitza:

«Kabroi bat»
Iñaki

«Erreakzionarioa eta dekadentea»
Xabier

«Hotza eta praktikoa: pin pan pun. Oso potentea»
Oihana

«Borobila»
Ana

«Haserretu nintzen»
Miren

«Intelektual baten gainbehera»
Aroa

«Ez zait erakargarria egin»
Maribel

«Disfrutatu dut ergel honen ibilerekin»
Txibi

«Ez dago esaldirik alperrik»
Amaia

«Frantses batek frantsesentzat idatzitako liburu bat»
Aitor

«Hau gertatzeko posibilitateak ikusten ditut»
Saioa



Gaiari buruzko artikuluak