Egileen zerrenda

Nanni Balestrini

1935 Milan - 2019 Erroma

Milanen jaio zen eta Umberto Eco, Antonio Porta, Giorgio Manganelli eta beste askorekin batera Neoavangoardia mugimenduaren parte izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. 1962 eta 1972 artean Feltrinellirentzat lanean aritu zen. Esperimentazioa, eta bereziki poesia, landu zuen hasieran. Gruppo 63 izena zuen bere taldeak. 20 poema liburu baino gehiago argitaratu zituen orduz geroztik. Horrez gain, 12 eleberri, 2 ipuin liburu eta bestelako antologia dezente.
1968an Potere Operaio talde politikoaren sortzaileetako bat izan zen eta Autonomia Operaiarekin bat egin zuen 1976an. 1979an Parisera eta Alemaniara erbesteratu zen. Il Verri, Quindici, Alfabeta eta Zoooom aldizkarietako erredaktorea izan zen. Italiako idazle esperimental nabarmenetako bat izan zen.
Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.



En la editorial:

Den-dena nahi dugu

Nanni Balestrini

17.00€

Badugu

Liburu-dendan:

La violencia ilustrada

Nanni Balestrini

LA HORDA DE ORO

Nanni Balestrini, Primo Moroni

LOS INVISIBLES

Nanni Balestrini

El editor

Nanni Balestrini