Den-dena nahi dugu

Hedabideetan

«Hemen da Balestriniren ametsa: dagoeneko ezinbestekoa da ekoizpen hutsa ez lehenestea»

Iñigo Aranbarri, BERRIA

Elkarrizketa Fernando Reyri.

Zoe Martikorena, HAMAIKA TELEBISTA

«Narrazioak 60ko hamarkadan Italiako hegoaldean kokatzen gaitu lehendabizi, bizimodua aurrera ateratzeko mota askotako lanak egiten dituen langile baten larruan, zehazki. Besteak beste, tomate sail eta lantegietan ari den gazteari ailegatzen zaio Italiako iparraldetik kolore distiratsua eta usain ona duen amets baten oihartzuna.»

Oihane Larretxea, GARA

«Pertsonaia batean gorpuztu zuen Balestrinik gizarte maila bereko milaka kideren esperientzia, hegoaldetik Turingo Fiat lantegira joandako behargin batean».

Ane Eslava, BERRIA

«Maiatzean hil zen Nanni Balestrini (1935-2019) italiar idazlea, hil aurreko azken asteetan bere lan ezagunena euskaratzeko eskubideak sinatu ondoren. Orain, Iruñeko Katakrak etxeak argitara eman du Den-dena nahi dugu, Balestrinik Vogliamo tutto bezala karrikaratu zuena 1971an, Italiako masa-langilearen historia bilakatu zedin esperoan»

Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA

«Italiako hegoaldean bizi den gazte batek, lan txar batekin aurrera egin ezinik, entzun du iparraldetik datorren promesa»

ORTZADAR

«Katakrak argitaletxeak Nanni Balestrinik idatzitako Den-dena nahi dugu izeneko lana kaleratu du. Fernando Reyk euskaratu du»

NONTZEBERRI

Datu teknikoak

ISBN 9788416946365
Hizkuntza Euskera
Orriak 208
Tamaina 12,5 x 19
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 17.00€

Nanni Balestrini

1935 Milan - 2019 Erroma

Milanen jaio zen eta Umberto Eco, Antonio Porta, Giorgio Manganelli eta beste askorekin batera Neoavangoardia mugimenduaren parte izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. 1962 eta 1972 artean Feltrinellirentzat lanean aritu zen. Esperimentazioa, eta bereziki poesia, landu zuen hasieran. Gruppo 63 izena zuen bere taldeak. 20 poema liburu baino gehiago argitaratu zituen orduz geroztik. Horrez gain, 12 eleberri, 2 ipuin liburu eta bestelako antologia dezente. ...

Gehiago irakurri [+]

Single donation

Make Website

  • Other: €

Donate now