Abenduak
09
Asteartea
19:30etan
Ernesto Prat Urzainki «Orpoz orpo»
El autor presentando su libro.
*El acto será en euskera.
Gomendatutako liburua:
Gomendatutako liburua:
Azaroak
27
Osteguna
19:30etan
Dastatze bertikala
Duela hilabete ireki genuen ardandegia Katakraken: kalitate handiko ardo ekologikoak topa ditzakezu bertan, oso prezio egokian.
Orain profitatzea da kontua: ostegunean 19:30ean lehenengo hitzoardua daukazu ardoarekin. Txusen eskutik (Aroa Ardandegikoa) egingo dugu dastatze bertikala -ardo berea 3 une ezberdinetan- Lizarraldeko upategi gazte honetako ardo beltzarekin.
Ekitaldia doan da baina izena eman beharko duzu. Parte hartu nahi izatera idatzi e-posta bat ardotegia@katakrak.net-era eta garaiz esan diguzun esango dizugu. Ostegunera arte!
Azaroak
27
Osteguna
19:30etan
Cata vertical
Hace poco menos de un mes inauguramos la vinoteca en Katakrak, un espacio donde puedes encontrar y comprar vinos ecológicos de gran calidad y muy buen precio.
Ahora toca empezar a disfrutar del boliche: este jueves 27 a las 19.30 hs, primera cita alrededor del vino. De la mano de Txus, de Bodegas Aroa, haremos una cata vertical –un mismo vino en 3 momentos distintos- con un tinto joven de esta bodega de Tierra Estella.
Las plazas son limitadas y gratuitas, por orden de inscripción. Si quieres participar, envía un correo a ardotegia@katakrak.net y te confirmaremos si has llegado a tiempo. Nos vemos copa en mano!
Azaroak
28
Ostirala
20:00etan
Zertarako hegoak
Egoera absurdu batetik abiatzen da "Zertarako hegoak" antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.
Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio
ez duten hegoekin?
Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen 'boterea'z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan 'ni' izan arren, beste batzuetan 'gu' itzateko dugun beharraz.
Parte hartzaileak:
Proiektuaren bultzatzailea: BERRIA egunkaria.
Taldea: Metrokoadroka kolektiboa.
Antzezleak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan.
Testua: Oier Guillan eta aktore taldea.
Zuzendaritza artistikoa: Dejabu panpin laborategia, Jabi Barandiaran.
Argiztapena: Ander Fernandez, Jabi Barandiaran.
Estetika eta jantziak: Marodi sorkuntzak (Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo).
Kartela: Idoia Beratarbide.
Bideoa eta trailerra: Zazpi t'erdi.
Laguntzailea: Errenteriako Udala
Azaroak
26
Asteazkena
19:00etan
Urbasa-Entziaren sintesi espeleologikoa
Erran daiteke sintesi espeleologikorako lan hau 70eko hamarkadan hasi zela mamitzen. Izan ere, joan den mendeko 50 eta 60ko hamarkadetan gure aitzinetik ibili ziren belaunaldiek mendiguneaz zuten eskarmentu eta ezagutzak aukeraeman zigun, 70ekoan, bi kontu hauek bat egiteko: batetik, natura deskubritzeko grina, nerabezaro gorabeheratsu batetik abiatuta, eta bertzetik, askatasun sentsazioa, betiere xarmagarria, harrapatu gaituzten lurpeko esplorazio guztietan aurkitu duguna.
Gomendatutako liburua:
Azaroak
26
Asteazkena
19:00etan
Síntesis espeleológica de Urbasa-Entzia
“Síntesis espeleológica de Urbasa-Entzia”, de la que se han impreso 600 ejemplares y con un formato en el que lo gráfico juega un papel importante, trata de dar una perspectiva de las exploraciones en el macizo hasta hoy, de una parte, así como de aportar un nuevo esquema o modelo de funcionamiento del macizo de Urbasa-Entzia. Para ello, se han recopilado referencias de 372 cavidades conocidas y exploradas, y se da una visión delnconjunto del kárstico con puntos de vista específicos en los capítulos relativos a geología, hidrología, geomorfología y evolución del karst. El trabajo se completa con un apartado bibliográfico.
Gomendatutako liburua:
Azaroak
22
Larunbata
12:30etan
Bermu berezia: Alicâte
Kontzertu lasaia bermu berezia eta etxeko frijituak.
Maiatzak
31
Larunbata
19:30etan
The Acoustic Bandwagon Revue
Iruñean bizi diren musikari britainiar batzuek eskainiko dituzten kontzertuak dira. Musikariak honako hauek dira:
Paul Bentham, Bob Adamson, Jon Herbert eta Nate Read.
Kantek gai asko biltzen dituzte: etorkinen bizitza, gaur egungo egoera politikoa, adiskidetasuna, hiltzaileak eta jokalari amorratuak, eta baita Iruñeko Alde Zaharreko taberna ezagun batera joaten diren pertsonaia batzuen bizitza ere.
Artista hauek batera arituko dira The Acoustic Bandwagon Revue-en, gau hauek musika akustikoaz disfrutatzeko zita paregabea bihurtuz.
The Acoustic Bandwagon Revue Katatrak liburudendan izango da, Kale Nagusiko 54. zenbakian, maiatzaren 31an 19:30ean.
Biografiak
Paul Bentham, ( Hermano Lobo Taldea )
Ahotsa eta gitarra. Ingelesa jaiotsez, zortzi urte darama Nafarroan bizitzen (Iruñeako alde zaharrean) eta musika jotzen. Zortzi urte hauetan hainbat talderentzat kantak idatzi ditu, zenbaitetan kantatu ere egin du. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar
Bob Adamson ( Hermano Lobo Taldea )
Musikari eskoziarra da. Adamsonek azken zazpi urteak igaro ditu Iruñean, Rochapean, zehazki. , eta Jon 1999tik da Iruñeako biztanle, nahiz eta tarteka Madril eta Birmin-ghamen ere bizi izan den. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da eta gitarra jo eta ahotsa ere jartzen dio taldeari. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar
Jon Herbert ( Hermano Lobo Taldea )
Hermano Lobo izeneko talde nafar-britainiarreko kidea da. Herbert ingelesa eta taldean tronpetajolea da Hiru mosketero hauek kontzertuetan folka, popa, countrya, swinga, western-etako musika, rocka... batzen dituzte. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar
Nate Read
Kantautore britainiarra da. 2003tik Nafarroan bizi da, aurretik Britainia Han-dian, Alemanian, Herbehereetan eta Japonen bizi izan da.Musikari gisa Britainia Han-dian hasi zuen ibilbidea.
Kantautore honen musikan eragina izan dute, besteak beste, Nick Brakek, Bob Dylanek, Tom Prettyk, Pink Floydek eta Jon Martynek.Haren musikan eragina izan dute bertako folk eta rock musika tradizionalak eta baita Eustatu Batuetako blues-ak ere.
Errepertorio luzea dauka: blusa, folk kantak, kanta tradizionalak, klasikoen interpretazioak eta baita berak sortutako kantak eree, eta errepertorio luzean denetarik aurki dezakegu. Batetik, berak sortutako kantak, besteak beste, The Empty pPage edo Destination Unknown; denak, gainera, bere azken diskoan bilduta daude. Bestetik, kanta tradizionalak, adibidez, St James edota Infirmary Blues. Bukatzeko, gustukoen dituen artisten kanta klasikoak, esaterako, Bob Dylanen Girl from The North Country.




