Prólogo de «Lo que Engels no podía saber»
Miércoles 13 de Noviembre
Zaila da Atlantiko beltzaren kontzeptua modu labur batean azaltzea. Atlantikoko kultura modu ez estatiko batean ulertu behar da. Nazioak ezin dira analisiaren unitatea izan.
XVI. mendetik aurrerako aldaketa ekonomikoek, politikoek eta sozialek kultura berri bat sortu zuten Atlantikoan. Beltzak bortxaz Afrikatik Amerikara eramaterakoan aldaketa bat gertatu zen. Saia zaitezke gizaki baten funtsezko ezaugarriak ezabatzen. Baina gizakiak beti aurkituko du modu bat bere izaera adierazteko. Esklabutzaren kasuan, musika izan zen funts nagusienetako bat. Kultura eta jatorri ezberdineko beltzak elkartzen ziren esklabutzapean. Ez zeukaten elkarrekin komunikatzeko hizkuntza komunik eta beren jabeen hizkuntza ikasten zuten bitartean musika garatzen hasi ziren: tresna gisa. Eta musika honek talka egin zuen Europako edo Amerikako doinuekin. Musika berri bat sortu zuten: Atlantiko beltzeko musika.
Ikus ditzagun adibide batzuk:
Rico Rodriguez ska tronboi jotzailea izan zen. Naiz eta Jamaika eta Erresuma Batuen artean pasa zuen bere bizitza Kuban jaio zen (Emmanuel Rodriguez deitzen zen). Bi irlak elkarren artean oso urrun daudela dirudien arren, Ricok beti izan zuen gogoko muska latinoa.
Hemen entzun dezakezu Tito Rodriguez puertorricarraren Cuando cuando abestia reggae ukitu batekin.
Zaila da Afrikan ez pentsatzea abesti hau entzuterakoan. Jatorria Guy Conquette musikariaren Faya Faya konposizioa dago. Kolonbiako Wganda Kenya taldeak berreskuratzen du abestia eta modu ganberro batean moldatzen ditu letrak. Jatorrizko hitzetatik vamos en el coche eratortzen dute.
Skokiaan Rodesiako (gaur egungo Zimbabwe) tsaba-tsaba musika estiloko abesti ospetsua da. 1947an grabatu eta arrakasta handia izan zuen Hego Afrikan. Hortik aurrera bertsio aunitz egin dituzte zenbait artistek. Damaso Perez Pradok, mamboaren erregeak, moldatu zuen abestia doinu latinoetara.
The Specials taldea nagusitu zen 80ko hamarkadako ska revival mugimenduan Erresuma Batuan. Ghost Town abestia idatzi zuten Thatcherren desindustrializazio politiken kontra, Ingalaterra iparraldeko herriak husten zituelako, mamu hiriak sortuz. Orleans Berriko Hot 8 Brass Band taldeak berreskuratzen du abestia Katrinaren osteko hiriari buruz hitz egiteko: gobernuaren utzikeriak auzoak hiltzen ditu.
Kolonbian 70ko hamarkada musika eta erritmoz beteriko garaia izan zen. Bee Gees-en bertsioa cumbia estiloan egitera animatu zen Machuca Cumbia taldea.
Latindar musika oso popularra izan zen 60ko hamarkadako Afrikan eta hala jarraitzen du izaten. Dakarreko orkestra honen abestiak ongi erakusten du nola bereganatu zituzten erritmo latindarrak Senegalen.
Estatu Batuetako musikaria zen. 70ko hamarkadan Euskal Herrira etorri zen eta hemengo doinuez maitemindu zen. Hainbeste disko oso bat grabatu zuela: Akelarre sorta.
Bukatzeko, gaur egungo Euskal Herriko Brass erreferente nagusia: Broken Brothers Brass Band. Barcinaren garaiaren bukaera ospatzeko bertsionatu zuten John Mooney-ren abesti hau.
Xabier Maeztu