Listado de artículos

Nik baditut sei

Fermin Muguruza eta Duten ereserkian abesten zen, 2024ko udan ere gaurkotasuna duen, nik baditut sei faxistentzako. Nire seiak ez dira, ebidenteki faxistentzako, dira poesia intereseko duen eta, bere osasunaren alde, akaso azken poesiako nobedadeak segitu ez dituenarentzako. Denak dira, noski, itzulpenak.

Baga: Kae Tempest

Spoken wordaren erregea da Kae Tempest (Londres 1985) eta luxuzko edizio elebidun batean iritsi zen Antzinako berri-berriak, jario handiko poesia, egoerak marrazten eta zabaltzen. Jainkoa aitzakia bat da Kae Tempesten mundua ezagutzeko.

Biga: Bertolt Brecht

XX. mendeko poeta handiaren euskarazko antologia bakarra da eta, beraz, meritu handiko lana, ez soilik itzulpenarengatik, baizik eta 60 orrialdetara Brechten (Ausburgo 1898 - Berlin ekialdea 1956) ildo ezberdin guztiak ekartzeko gaitasuna duelako. Ezin zara Brecht irakurri gabe bizi.

Higa: Angel Erro

Itzulpena-Traducción ez da soilik Angel Erroren (Burlata 1978) ohiko zaleentzako liburua. Gabriel Aresti maite dutenek ere irakurri behar dute. Egile eleanitzen drama da itzulpena: beti daude hizkuntza batean bestean ez dauden birak eta loturak.

Laga: Juana Dolores

Girgileriak Kataluniako poesia inarrosi zuen. Arteaz eta politikaz zorrotz eta desberdin aritzen da Juana Dolores (El Prat de Llobregat 1992). Idazten du emakume gazte baten gizonekiko desiraz, pop kultura garaikideko ikonoekin, egungo Pasolinik kristautasunaz egingo lituzkeen irakurketekin, iraultzarako grinarekin. Fin-fin landutako piezak dira.

Boga: Ilya Kaminsky

Ez nekien Ilya Kaminsky (Odesa 1977) existitzen zela, Balea Zuriaren itzulpen sailean dago, oso ekialdeko poeta bat da. Bizitza dago baina, bereziki bere genealogia dago (Tsvetaeva, Celan, Brodsky, Babel). Jatorrizkoa ere badakar.

Sega: Anne Carson

Erudizio handiko egilea da Carson (Toronto 1950), mundu klasikoa dominatzen du baina, gero, bere egunerokotasunera darama beti poema. Badu ere formarekiko kezka bat, nobela deitzen duen olerki liburu honetan ere nabarmen geratzen den bezala.

Hedoi Etxarte



Libro recomendado:

Antzinako berri-berriak

Antzinako berri-berriak

18,00 €

Disponible

BERTOLT BRECHT

10,00 €

Disponible

Itzulpena / Traducción

15,00 €

Disponible

Girgileria

Girgileria

17,00 €

Disponible

Odesan dantzan

15,00 €

Disponible

Gorriren autobiografia

17,50 €

Disponible


Más artículos sobre este tema