Silvia Federici

1942 Parma, Italia

Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen memoriaren berridazketa feminista bat bultzatzeko.

Honako hau euskaraz irakur daitekeen Federiciren hirugarren lana da. Aurrez argitaratu dira Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak (Katakrak 2017, Amaia Astobizak itzulia) eta Caliban eta sorgina (Elkar 2017, Edurne Lazkanok eta Aitor Arrutik itzulia). Revolution at Point Zero: Housework, Reproduction, and Feminist Struggle (2012) gaztelaniaz (Traficantes de Sueños) eta frantsesez (Éditions iXe) ere irakur daitezke.

En la editorial

En la librería

Silvia Federici, Silvia Federici

Silvia Federici, Silvia Federici, Silvia Federici, Silvia Federici, Silvia Federici, Silvia Federici

Silvia Federici

Silvia Federici

Single donation

Make Website

  • Other: €

Donate now