Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria
Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak
Traducción de Amaia Astobiza Uriarte
14,00€
IVA incluido
Disponible
Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria
Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak
Traducción de Amaia Astobiza Uriarte
ISBN | 978-84-16946-29-7 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 158 |
Tamaño | 12,5 x 19 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 14,00 |
«Silvia Federiciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria liburua saiakera-bilduma bat da, eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengo zatian, XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailako sorgin-ehizak aztertzen dira. Bi zati horiez gain, liburuak sarrera bat du, baita ondorioak biltzen dituen atal bat ere. ‘Zergatik orain?’ galderari bigarren zatiko bi ataletan erantzuten dio nagusiki, zeinetan argudiatzen baitu zergatik kokatu behar den testuinguru historiko egokian gaur egun emakumeen aurkako indarkeria bizitzen ari den gorakada Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan.»
Asiye Islam, The Sociological Review
«Eskertzen ditut, ez azkenik, arestiko urteetan Caliban eta sorgina irrikaz hartu duten emakume gazte guztiak. Emakume horiek harro diote, kantu herrikoiarekin batera, 'Erre ez zenituzten sorginen alabak gara', 'Somos las nietas de todas las brujas que no pudisteis quemar'. Liburu hau haiei guztiei eskaintzen diet».
Silvia Federici, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria
En la prensa
«Azterketa zehatz bezain ulergarria proposatzen du Federiciren azken lanak, egungo emakumeen aurkako biolentziaren gorakada eta bortizkeria ulertzen hasteko argi printza irekitzen duena»
Irati Majuelo, BERRIA
«Oker dago sorgin-ehiza iraganean hiltzatutako gertakaria dela pentsatzen duena; oker ere, Europa zein mundu mailan emakumeen garbiketa zitalena eragin duen jazarpenak kapitalismoarekin eta interes ekonomikoekin ikustekorik ez duela uste duena»
Miren Mindegia, DIARIO DE NOTICIAS
Amaia Astobiza itzultzaileari elkarrizketa Irakurrieran saioan.
Garazi Albizua, BIZKAIA IRRATIA
«Aurreneko zatian XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailako sorgin-ehizak»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Sorgin ehizak amaituko badira, ezinbestekoa da horiek mahai gainean jartzea: historia berridaztea, baita gaur egungoa ere, eta emakume horien memoria bizirik mantentzea. Horretan dihardu Federicik, eta horretarako beste urrats bat da euskarara ekarri duten haren liburu berria»
Ane Eslava, BERRIA
«Gaur egun emakumeen aurkako indarkeria gorakada bizitzen ari da Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan»
Miren Artetxe, ZAZPIKA
«Zelako historia idatzi nahi dugun, gure esku ere badagoela dio»
ORTZADAR
Acerca de Silvia Federici
1942 Parma, Italia
Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...