Mundua berriz liluratuz

Feminismoa eta komunen politika

Traducción de Amaia Astobiza Uriarte

20,00€

IVA incluido

Disponible

Mundua berriz liluratuz

Traducción de Amaia Astobiza Uriarte

ISBN 978-84-16946-22-8
Idioma Euskera
Páginas 312
Tamaño 140 x 210
Encuadernación Azalak paper-azaleko hegalekin
Precio 20,00

«Zer dira komunak? Federicik ihes egiten dio erantzun esentzialista bat emateari, eta bere saiakerak bi gairen inguruan dantzatzen dira: bat, ondasun komunen berreskuratze kolektiboa; eta bi, kapitalak gu zatikatzeko erabilitako baliabideen aurkako kolektiboa. Hamaika adibide daude. Komunei dagokienez, lau ezaugarri aipatzen ditu: 1) ondasun guztiak partekatu behar dira, 2) komunek betebeharrak eta eskubideak izan behar dituzte, 3) zaintza-komunak ere erresistentzia-komunitateak dira, gizarte-hierarkia ororen aurka egiten dutenak, eta 4) komunak estatu-moldearen «bestea» dira. Nolanahi ere, komunen diskurtsoa estatuaren krisian errotuta dago, eta estatuak, orain, bere helburuen araberako esanahia ematen die komunei.».

«Gizaki baten erreprodukzioa, proiektu kolektibo bat izateaz gainera, lan guztietan egitekotsuena da. Liburu honekin, ohartuko gara emakumeak direla munduko iraupen-nekazariak. Afrikan, biztanleek kontsumitzen duten janariaren % 80 emakumeek ekoizten dute. Emakumeak lurraren eta ondasun komunalen jagoleak dira. Gainera, memoriaren ehuleak ere badira. Federicik continuum batean kokatzen ditu gorputza eta lurra, biek dute-eta memoria historikoa, eta biak daude-eta askapenarekin lotuak».

Peter Linebaugh


Acerca de Silvia Federici

1942 Parma, Italia

Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...

Saber más