Gure historia da etorkizuna
Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea
Traducción de Danele Sarriugarte, Amaia Astobiza Uriarte
25,00€
IVA incluido
Disponible
Gure historia da etorkizuna
Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea
Traducción de Danele Sarriugarte, Amaia Astobiza Uriarte
ISBN | 978-84-16946-52-5 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 314 |
Tamaño | 140 x 210 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 25,00 |
«Eskerrak Emateko Eguna: horra hor kolonoen nazioak bere buruari kontatzen dion sorrera-istorio arketipikoa. Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek, indioilarra eta batata erreak janez, ‘bakea’ erdietsi zuten Massachusetts estatuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzuten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek. 1637an, ostera, pekuota herriko 700 bat lagunen sarraski zentzugabea burutzeko, zera esan zuen Massachusetts Badiako Koloniako gobernari William Bradford-ek: Eskerrak Emateko Eguna ospatu beharra zela ‘garaipen odoltsuaren omenez, eta Jainkoari eskerrak emanez borrokan gailentzeagatik’. Bakea, lapurtutako lurretan, genozidioz blai dago.»
Nick Estes, Gure historia da etorkizuna
Zazpi komunitatek osatzen dute Oceti Sakowin. Herri bat, hizkuntza bat eta munduaren ikuskera bat partekatzen duen herria, Pte Oyate (Bufaloaren herria). Gizon zuria Ipar Amerikara iritsi zenetik, herri hau desegin eta desagerraraztea helburu izan duten arren, bizirik dirau. Liburu hau belaunaldiz belaunaldi bizitako bidegabekeria, eragindako mina eta duintasun miresgarriarekin aurrera eramandako erresistentziaren kontakizuna da.
Garbiñe Elizegi Narbarte, hitzaurrean
En la prensa
«Zazpi komunitatek osatzen duten Oceti Sakowin herriko jende indigena da protagonista, Missouri ibaiaren ondoan bizi dena. 2016a da; energia konpainia handi batek han zulaketak egiteko asmoa agertu du, eta ura arriskuan jarri du hala.»
Itziar Ugarte Irizar, BERRIA
«Kul Wicasa Oyate- Lower Brule Sioux tribuko kide da Nick Estes, Oceti Sakowin siux nazio handikoa. 2014an The Red Nation erresistentzia-mugimendu indigenaren sortzaileetako bat izan zen, eta irakasle-laguntzaile dihardu Mexiko Berriko Unibertsitateko amerikar ikasketen departamentuan.»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Zazpigarren belaunaldiaren profeziak argi adierazten du: europarrekin lehenengo kontaktua izan ondorengo zazpigarren belaunaldia izango da jatorrizko herrien kultura, hizkuntza eta bizimodua berreskuratuko duena. Ipar Amerikako indiarrek salatu izan dutek sarraskiek ez dute izan alabaina oihartzun handirik munduan.»
Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA
«Katakrak argitaletxeak euskarara ekarri du ‘Gure historia da etorkizuna’, Nick Estes historialari, irakasle eta mugimendu indigenetako aktibistaren lan arrakastatsua. Kronika eta historia baliatuko ditu indigenen erresistentziak eta kolonizazio prozesuak aletzeko.»
Oihane Larretxea, GARA
Aurkezpenaren bideoa.
Danele Sarriugarte, Durangoko azoka
Garbiñe Elizegi Narbarteri elkarrizketa.
XORROXIN IRRATIA
Portugaleteko Jule liburu-dendaren udako gomendioa.
Imanol Gordo, EUSKADI IRRATIA
Nerea Fillatekin solasean.
Patxi Gaztelumendi, 97 IRRATIA
Acerca de Nick Estes
Chamberlain
Es ciudadano de la tribu siux del Bajo Brule y profesor asistente en el Departa-mento de Estudios Americanos de la Universidad de Nuevo México. En 2014 fundó, junto con compañeros y compa-ñeras, The Red Nation, organización de resistencia indígena que aúna a distintas tribus.Ha centrado su trabajo de investigación en el análisis del colonialismo de asentamiento y en la construcción del relato de la historia de la resistencia indígena. Aborda el hilo histórico que conecta el incumplimiento de los tratados históricos por parte de EE. UU. con el imperialismo actual. Considera que no hay futuro para los pueblos originarios sin una...