Traducción de Fermin Zabaltza
«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen.
Duffy bultzaka joan zen hesiraino, laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.
—Goazen —egin zien keinu grebalariei.
Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen. Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.
—Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!»
«Arras interesgarria da kontaketak beste borrokekin egiten dituen lotura naturalak, intersekzionalitateaz hainbeste mintzatzen garen honetan»
«Pertsona bat igarriko du irakurleak pertsonaiarengan, eta benetako norbait ezagutu izanaren sentsazioarekin itxiko du liburua; bere tolestura, kontraesan, zauri eta maitatua sentitzeko grina guztiarekin. Hezur-haragizko norbait, funtsean, fikziozko arropekin jantzita»
«Feinbergen lanak bizi-esperientzia baten benetakotasuna eta zehaztasuna eskaintzen ditu; idazleak ezagutzen ditu pertsonaiak, beren errealitate material eta emozionala, eskuzabal partekatzen du irakurlearekin haien (eta, hein handi batean, bere) mundu-ikuskera.»
Ibon Egaña, DIARIO DE NOTICIAS, DEIA, NOTICIAS DE ÁLAVA, NOTICIAS DE GIPUZKOA
«Oso liburu gomendagarria ezagutzeko eta ekiteko gogoa pizteko.»
«Liburu politiko bat gorputzetik»
«LGTB kolektiboaren ikuspuntu pertsonal zein errealista erakutsi zuen Leslie Feinberg idazle estatubatuarrak 90eko hamarkadan «Mari-mutil handi baten bluesa» eleberrian.»
Fermintxo Zabaltzari elkarrizketa.
«Hogeita bost urte bete dira liburu hau argia ikusi zuenetik»
«LGTB pertsonen kontrako jazarpenari buruzko nobela»
Elkarrizketa Fermin Zabaltza itzultzaileari.
Kansas 1949 - Siracusa 2014
AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena». ...