20,00€
IVA incluido
Disponible
Nagusia kanpoan bizi da
1928ko martxoaren 15a
Traducción de Hiromi Yoshida
ISBN | 978-84-16946-01-9 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 276 |
Tamaño | 12.5x19 |
Encuadernación | Array |
Precio | 20,00 |
«Lehen, herri guztietan, errentarien txabola erdi erorien artean, nagusiaren etxearen hormak nabarmentzen ziren kurriloa bezain zuri. Pobreen eta aberatsen arteko desberdintasuna izugarria izaten zen. Baina hori aspaldiko kontua zen. Orain, Hokkaidoko nekazari herrietan, nagusiak ez ziren bertan bizi. Ez zeuden herrietan. Izan ere, nekazari herrietan, ez zegoen kultur ekitaldirik; simaurren eta abereen kaken usaiez beteta zeuden. Nekazari zahar, konkortuak besterik ez zeuden; nork bizi nahi zuen toki horietan? Jakina, nagusiak ez zuten kulturarik gabeko herri pobreetan bizi nahi, lehengo nagusiek ez bezala. Eta, beraien ordez soroez eta errentariez arduratzeko administratzaile bat jarri ohi zuten. Sistema horrekin, nagusiak Tokion edo Otarun edo Sapporon egoten ziren, hirietan beraz. Eta errentak kontatzeaz soilik arduratzen ziren. S izeneko herria ere horietako bat zen.»
Nagusia kanpoan bizi da
En la prensa
«Errealitatearen gainean eta hura alderik alde zulatzeko asmoz idazten zuen Kobayashik, luma zorrotz bezain finez errealitateari geruzak erauzi eta barruko zikinkeria azaleratzeko.»
Joannes Jauregi, BERRIA
«Lau lan utzi zituen idatzita eta horietako bi berreskuratu ditu orain Katakrakek.»
Ariane Kamio, GARA
«Kobayashiren nobelan, nagusia ez da pertsona onbera, baina askoz "bihozberagoa" da hark herrian utzi duen administratzaile.»
Mikel Lizarralde, BERRIA
«Idazle oparoa, garai nahasi batean.»
Miren Mindegia, DIARIO DE NOTICIAS
Elkarrizketa Hiromi Yoshida itzultzaileari.
Patxi Gaztelumendi, GARA
Elkarrizketa Hiromi Yoshida itzultzaileari.
Peio Argiñarena, EUSKALERRIA IRRATIA
Elkarrizketa Hiromi Yoshida itzultzaileari.
Amaia Zurutuza, INFO ZAZPI
Acerca de Takiji Kobayashi
Odate 1903 - Tokio 1933
Japoniako xx. mendeko idazle ezagunenetakoa. Langile giroko nobela laburrak idatzi zituen, ezagunena Kanikosen, ontzi-faktoria izan zen (1929). 2008ko berrargitalpenaren ostean 1.600.000 ale saldu zituen eta lau manga bertsio egin zituzten istorioarekin. ...