Ekitaldien zerrenda

jesus eguiguren, patxi zabaleta

Maiatzak

06

Asteartea

19:00etan

Jesus Eguiguren eta Patxi Zabaleta: 'Euskal Herria, abertzaletasun, euskalzaletasun eta nafarzaletasun baterantz'

Liburu aurkezpena


Egigurenen esanak

«Euskal konstituzio bat sortu beharko litzateke. Horrekin, Euskal Herria ente politiko gisa eratuko litzateke, independentea izan gabe».

2012-01-31, FORUM EUROPA

« Ni nazionalista sentitzen naiz, baina sabindarra ez. Ez Euskadikoa, Euskal Herrikoa. Zentroak Nafarroa izan behar du. Gu [EAE] Nafarroan sartzeko aukera jarri izan balute, dena eginda egongo zen».

2012-05-31, ETB1-EKO 'BISITARIA'

« Nazio bat egin daiteke, Euskal Herria, subiranotasuna eta konstituzioa partekatuta. Abertzaleek subiranotasuna nahi dute, baina Europan burujabetza partekatua dago».

2012-05-31, ETB1-EKO 'BISITARIA'

«Ez diot espainiar izateari utzi nahi, baina betiere nire euskal herritartasuna aitortzen badute. Hurrengo hamarkadan ez bada zuzenketa egiten, Espainia desegin egingo da».

2012-06-10, 'EL CORREO'

«Nazionalismoak lortu beharko luke nazionalista ez garenok independentziaren alde bozkatzea. Baina independentzia nazionalismoarekin lotzen dute, eta jendea gaur egun ez da identitate terminoetan definitzen».

2013-11-02, 'BERRIA'

« Jendeak uste du independentzia legeak erregulatzen duela, baina independentzia de facto gauzatzen den egitate bat da; gehiengo izugarri bat dagoenean izaten da».

2013-11-02, 'BERRIA'

«Euskal Herria herri bat da. Nahiago nuke hura osatuz joatea zati bat independentea izatea baino».

2013-11-02, 'BERRIA'

« Oraingo Euskadi gizendutako Bizkaia da. Zenbat eta Euskadi gehiago, orduan eta Euskal Herri gutxiago».

2014-03-11, AZPEITIKO SOLASALDIA

« Nazioa eraikitzeko, itunean dago sekretua. Paktua sentsibilitate desberdinen eta lurraldeen artean, paktua bi estatuekin (...). Hobe da konbentzitzea irabaztea baino».

2014-04-09, AZKEN LIBURUA

«Abertzaletasuna, nabarrismoa eta baskismoa berritzeko helburua planteatzen dut. Abertzaletasun berrirako ezker abertzaleak du giltza; ikusiko dugu ezkerra edo abertzaletasuna nagusitzen den han».

2014-04-09, AZKEN LIBURUA

[Berria egunkaritik aterea: 2014-04-26]

*Ekitaldia gaztelaniaz izanen da.



Gomendatutako liburua: