Lidia Txukovskaia

San Petersburgo 1907 - Mosku 1996

Poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, «Marxaken erredakzioan» lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an «sabotatzaile taldea» deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937ko urte horretan bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa.
Moskun argitaratu zuen Erredaktorearen laborategian (1963), adibidez. 1939-40 urteetan, gertaeren arrastoari bertatik jarraituz, Sofia Petrovna eleberria idatzi zuen, 1965ean mendebaldean argitaratuko zen.
1974an Idazleen Elkartetik kanpora bota zuten. Mendebaldean Bazterketa prozesua liburua argitaratu zen (1979). 1988a arte ez ziren hasi berriro bere artikuluak eta liburuak Moskun eta Leningraden argitaratzen.

Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.

Argitaletxean

Single donation

Make Website

  • Other: €

Donate now