10,00€
BEZa barne
Badugu
Haurrek hitza
Itzulpena: Josu Zabaleta
ISBN | 978-84-16946-77-8 |
---|---|
Hizkuntza | Euskera |
Orriak | 84 |
Tamaina | 190x125mm |
Azalak | Rústica con solapas |
Prezioa | 10,00 |
«Ez nuen leihotik begiratu nahi, baina begiak joan egiten zitzaizkidan hara. Eta zer ikusiko: emakumeak lurrean etzanda berriro; orain hilda, ordea, eta ez eguzkitan beltzarantzen».
Vera Litvinsky, 13 urte, Kievekoa, 1942-III-13 Taxkent (Uzbekistan).
«Pozik nengoen gerra bat behintzat bizi behar nuelako. Ordu arte amaren eta aitaren inbidia izaten nuen beti, gerra zibilaz hitz egiten zutenean. Eta egiazko gatazketan parte hartzen nuela eta aberria defendatzen nuela ere amesten nuen. Baina, egia esateko, gaur egungo gerran beldur pixka bat ere izan nuen inoiz».
Valia Matsiuptxenko, 15 urte, Moskukoa, 1942-III-17 Taxkent (Uzbekistan).
Hedabideetan
Josu Zabaletari elkarrizketa.
Faktoria, EUSKADI IRRATIA
Noticia.
KULTURA.EUS, RADIO EUSKADI
Albistea.
KULTUR LEIHOA, EUSKADI IRRATIA
Albistea.
Iraitz Mateo, GARA
Albistea.
Nerea Azurmendi, EL DIARIO VASCO
Albistea.
Naroa Torralba Rodriguez, BERRIA
Kronika.
Nerea Alejos, DIARIO DE NAVARRA
Aipamena.
TXAPA IRRATIA
«Edonon eta edonoiz aurki daitekeen errealitate bat dakar liburuak, eta saihetsezina da paralelismorik ez aurkitzea, gaur egungo Ukrainan ez ezik, baita Yemenen, Afganistanen edo Libian ere.»
Nagore Fernández, BERRIA
Lidia Txukovskaia-ri buruz
San Petersburgo 1907 - Mosku 1996
Poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, «Marxaken erredakzioan» lan egitea literatura-eskola egiazkoa izan zen berarentzat. Baina 1937an «sabotatzaile taldea» deklaratu zuten erredakzioa, kide batzuk atxilotu egin zituzten, eta inguruko asko hil ziren. 1937ko urte horretan bertan atxilotu eta 1938an fusilatu zuten bere senarra, Matvei Petrovitx Bronstein fisikari teorikoa. Moskun argitaratu zuen Erredaktorearen laborategian (1963), adibidez. 1939-40 urteetan, gertaeren...
Lidia Zhukova-ri buruz
(1905–1985)
Lidia Txukovskaiak gaztetatik ezagutzen zuen Lidia Zhukova. Zhukova miseria gorrian iritsi zen Taxkentera. Ez da harritzekoa Txukovskaiak laguntasuna eskaintzea, Txukovskaiaren lehenengo senarra bezala Zhukovaren lehenengo senarra –Dmitri Petrovitx Zhukov (1904-1937), Japoniako literaturan espezializatutako filologoa eta diplomatikoa– 1937an atxilotu eta fusilatu egin baitzuten. Laguntasun horren zati bat da liburu honen prestaketan parte har zezan eskaintzea ere, idazletzat hartua izateak Idazleen Elkartean bazkaltzeko aukera ematen zion; geroztik, Txukovskaiak bere etxea ere utzi zion, alabarekin eta ilobarekin hara alda zedin,...