Egileen zerrenda

McKenzie Wark

Newcastle 1961

Australian jaiotako idazle eta ikerlaria da. Sei urte zituenean hil zitzaion ama, aita arduratu zen hiru seme-alaben zaintzaz. Giro komunistetan ibili zen gaztaroan. Unibertsitate ikasketak egin zituen, doktoretza barne. Bi dozena liburu baino
gehiago argitaratu ditu 1994tik, Internazional Situazionistaren aditurik handienetako bat da. A Hacker Manifestok (2004) eta Gamer Theoryk (2007) egin zuten ezagun. Situazionismoaz, bideo-jokoez, raveez eta kapitalismoaz idatzi izan du, saiakera betiere.

2017an agertu zen transgenero gisa, horren ostean argitaratu ditu Reverse Cowgirl eta Raving autofikziozko lanak. The New School unibertsitateko hedabide eta kultur ikasketen irakaslea da.

Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.



En la editorial:

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza

McKenzie Wark

19.00€

Badugu

Liburu-dendan: