Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza

Itzulpena: Danele Sarriugarte

19,00€

BEZa barne

Badugu

Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza

Itzulpena: Danele Sarriugarte

ISBN 978-84-16946-99-0
Hizkuntza Euskera
Orriak 240
Tamaina 12x19
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 19,00

Ibilbide arrakastatsu baten eta hogei urteko ezkonaldi baten ostean, bi seme-alabekin, McKenzie Wark-ek bizitza erdialdeko krisi sakon bat izan zuen: emakume trans gisa atera zen armairutik. Gizartean zuen rola eta gorputzaren itxura aldatzean munduarekin modu berri batean harremantzen hasi zen. Trantsizioak bere oroitzapenak ere aldatu zituen. Haren bizitzako pertsona nabarmenei idatzi zien orduan eta bizitzako gai handiez gogoeta egin zuen: maitasunaz eta diruaz, sexuaz eta heriotzaz.

Gutunen bidez bere haurtzaroko niari idatzi zion, bere amari, bere ama hildakoan amarena egin zuen ahizpari, maitaleei, kideei. Eta gutunen bidez bere iragana ernaldu zuen. Desira, politika, estetika, gorputza, aldarrikapena, zalantza, polizia,
aita. Idazteari esker amarekin lotzeko zailtasunari aurre egin zion, New Yorkerako migrazioaz pentsatu zuen, bere konbikzio komunistez aritu zen samurtasunez.


McKenzie Wark-ri buruz

Newcastle 1961

Australian jaiotako idazle eta ikerlaria da. Sei urte zituenean hil zitzaion ama, aita arduratu zen hiru seme-alaben zaintzaz. Giro komunistetan ibili zen gaztaroan. Unibertsitate ikasketak egin zituen, doktoretza barne. Bi dozena liburu baino ...

Gehiago jakiteko