Alderantzira zamalka

Itzulpena: Danele Sarriugarte

20,00€

BEZa barne

Badugu

Alderantzira zamalka

Itzulpena: Danele Sarriugarte

ISBN 978-84-10316-32-4
Hizkuntza Euskera
Orriak 252
Tamaina 12,5x19
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 20,00

Demagun transa zarela eta ez dakizula. Demagun zure bizitzan zulo bat dagoela eta ez dakizula. Demagun drogarekin eta sexuarekin sentitzen zinela etxean baina ez dakizula zergatik. Demagun zure egunerokoan absentzia bat saihestu nahi duzula, zulo izatea. Alderantzira zamalka ez da memoria liburu bat. Egileak, azkenean, ez du erantzunik benetan nor den jakiteko baina agian badaki nora jo nahi duen.
2000ko hamarkadan Sydneytik New Yorkera aldatu zen McKenzie Wark, liburuan kontatzen du XX. mende amaierako paisaia politiko eta mediatiko aldakorrean zer zen gay izatea. Transexualitatearen gaineko narrazioak baliagarriak ez zaizkionez, Warkek autofikziora, fikziora eta narrazio berrietara jotzen du, praktika berri bat sortzeko asmoz, bere buruaren etnografia bat osatzen du liburuan.


McKenzie Wark-ri buruz

Newcastle 1961

Australian jaiotako idazle eta ikerlaria da. Sei urte zituenean hil zitzaion ama, aita arduratu zen hiru seme-alaben zaintzaz. Giro komunistetan ibili zen gaztaroan. Unibertsitate ikasketak egin zituen, doktoretza barne. Bi dozena liburu baino gehiago argitaratu ditu 1994tik, Internazional Situazionistaren aditurik handienetako bat da. A Hacker Manifestok (2004) eta Gamer Theoryk (2007) egin zuten ezagun. Situazionismoaz, bideo-jokoez, raveez eta kapitalismoaz idatzi izan du, saiakera betiere. ...

Gehiago jakiteko