Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza

Itzulpena: Aiora Enparantza

15,00€

BEZa barne

Badugu

Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza

Itzulpena: Aiora Enparantza

ISBN 978-84-10316-19-5
Hizkuntza Euskera
Orriak 132
Tamaina 190x125mm
Azalak Rústica con solapas
Prezioa 15,00

Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza emakumearen askapeneko funtsezko testuetako bat da. Feminismo autonomoaren partaide izan dira, besteak beste, Leopoldina Fortunati, Maria Mies feminista marxista eta, azken bi hamarkadetan bereziki, gurean hain irakurria izan den Silvia Federici. Den-denek erabili izan dituzte Marxen tresnak eta obra historiako eta gaur egungo gizarte-egitura patriarkalak aztertzeko.
Dalla Costa eta Jamesen feminismoaren korrontea da 1970eko hamarkadatik aurrera garatu zen feminismo antikapitalistaren ametako bat (Europako ultraezkerreko alderdi troskista eta maoistetatatik zetozen kideekin batera osatua).
Etxeko lanek ekoizpenean eta emakumeen gorputzetan duten tokia, etxekoandreena, abortua, klase askapenean emakumeen askapenak duen posizioa, feminismoan klaseak izan behar duena: historiako une zehatz batean idatzitako testu hauek erabateko egunerokotasuna dute, klasikoen potentzia.


Mariarosa Dalla Costa-ri buruz

1943 Padua

Italiako mugimendu autonomoko kidea izan zen eta, aldi berean, nazioarteko feminismoaren figura nabarmenetako bat 1970etatik aurrera. Etxeko lanen eta euren ordainketaren inguruko eztabaida bultzatu zuen. Paduako Unibertsitateko Zientzia Politikoetako Fakultateko irakaslea da. Kapitalismoaren garapenean emakumeek egindako lan erreproduktiboa aztertu du bereziki. Emakumearen gorputzaren auzia ere ikertu du. Aurrenekoz 1972an argitaratu zuen Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza da bere lanik ezagunena.

Gehiago jakiteko

Selma James-ri buruz

1930 New York

AEBtako idazle feminista da. Munduko Emakumeen Grebaren eta Etxeko Lanen Soldataren Kanpainako (WFH, Wages for Housework) sortzaileetako bat da. ...

Gehiago jakiteko