Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte
ISBN | 978-84-10316-09-6 |
---|---|
Hizkuntza | Euskera |
Orriak | 124 |
Tamaina | 12x16,5 |
Azalak | Rústica con solapas |
Prezioa | 10,00 |
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera liburuak Sarah Schulmanen Conflict is not abuse (2016) liburutik hartzen du izenburua, eta zigorraren logikak gatazken konponketa eta osatzea ezinezko bilakatzen duela hausnartzen du. Argitalpen honek bost atal dauzka: (1) Punitibismoa, (2) Sexu-indarkeria, (3) Zis gizonik edo erasotzailerik ez dagoenean, (4) Kantzelazioak eta (5) Kasu instituzionalak. Bost alde horietatik egiten du liburuak gogoeta, eta zigorraren kultura kritikatzen du, emakumearen askapena ardatz hartuta.
Laura Macaya-ri buruz

1979 Bartzelona
LAURA MACAYA militante feminista da, eta antipunitibista, anarkosindikalista eta zigor-sistemaren abolizionista da. Arreta zuzena eskaintzen du, akonpainamendurako metodologiak diseinatzen ditu eta genero-indarkeriei ikuspegi intersekzionaletik eta justizia errestauratiboen ikuspuntutik heltzeko politika publikoak garatzen ditu. Halaber, bere ibilbide profesional eta militantearen zati handi bat sexu-lanaren eskubideak babesten eman du. Prentsa-artikulu ugari idatzi ditu, feminismo antipunitibistaren ikuspegiei buruzkoak, emakumeen arau-hauste moral eta sexualen aldarrikapenaren ingurukoak eta hiperregulazio sexualaren kontrakoak...