
Laura Macaya
1979 Bartzelona
LAURA MACAYA militante feminista da, eta antipunitibista, anarkosindikalista eta zigor-sistemaren abolizionista da. Arreta zuzena eskaintzen du, akonpainamendurako metodologiak diseinatzen ditu eta genero-indarkeriei ikuspegi intersekzionaletik eta justizia errestauratiboen ikuspuntutik heltzeko politika publikoak garatzen ditu. Halaber, bere ibilbide profesional eta militantearen zati handi bat sexu-lanaren eskubideak babesten eman du. Prentsa-artikulu ugari idatzi ditu, feminismo antipunitibistaren ikuspegiei buruzkoak, emakumeen arau-hauste moral eta sexualen aldarrikapenaren ingurukoak eta hiperregulazio sexualaren kontrakoak. Esposas nefastas y otras aberraciones. El dispositivo jurídico como red de construcción de feminidad liburuaren egilea da, Putas e Insumisas kolektiboan parte hartu du eta Bellaterra argitaletxearen Alianzas rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad liburuaren koeditorea da. Gaur egun, Genera elkarteko kidea da; sexu-lanaren eskubideen alde lan egiten dute, eta sexu- eta genero-eskubide eta -askatasunak babesten dituzte.
En la editorial:
