17,00€
BEZa barne
Badugu
Larruazalaren periferiaz haraindi
Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte
ISBN | 978-84-16946-57-0 |
---|---|
Hizkuntza | Euskera |
Orriak | 194 |
Tamaina | 190x125mm |
Azalak | Rústica con solapas |
Prezioa | 17,00 |
«Beharrezkoa ote da oraindik ‘emakume’ kategoria erabiltzea politika feministetan, kontuan hartuta etiketa horrek barne hartzen dituen askotariko historiak eta bizipenak, ala baztertu egin behar genuke, Butler-ek eta beste teorialari postestrukturalista batzuek proposatu bezala? Are gehiago, identitate politiko oro baztertu behar ote genuke, fikziozkoak direlako ezinbestean, eta soilik aurkakotasunean oinarrituta eraikitako unitateen alde egin? Nola ebaluatu behar ditugu ugaltze-teknologia berriak, zeinek promesten baitigute gure osaera fisikoa berrantolatu eta gure gorputzak berregingo dituztela, gure nahietara hobeto egokitzeko? Teknologia horiek gure gorputzen gainean dugun kontrola areagotzeko balio dute, ala esperimentatzeko eta irabaziak lortzeko objektu bihurtzen dituzte, merkatu kapitalistaren eta medikuntza-lanbidearen zerbitzurako?»
Silvia Federici, Larruazalaren periferiaz haraindi
Hedabideetan
«Dakigunez, ez da gai berria kritika feministaren historian, baina, aipaturiko lanei esker, gero eta ikusgarriago egiten ari den joera eta azalbidea dugu, oraindik erroturik daukagun dimorfismo ortodoxoa gainditzeko arma.»
Nagore Fernandez, BERRIA
Artikulua.
Itziar Ugarte, BERRIA
Artikulua.
Nagore Belastegi, GARA
Bideo erreportaia.
Ainhoa Lores Aranda, KULTUR SHAREA
Gomendioa.
Miren Artetxe, ZAZPIKA
Silvia Federici-ri buruz
1942 Parma, Italia
Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...