«Emakumeak, kultura eta politika» ZAZPIKAn

28/10/2018

Emakumeak, kultura eta politika

Angela Davis • Katakrak, 2018 • 272 orri • 19 euro
MIREN ARTETXE

Angela Davisek 80ko hamarkadan hara-hona idatzitako hitzaldi, artikulu eta hitzaurreak biltzen ditu liburu honek. Bertan, aktibista feminista eta pentsalari estatubatuarrak munduari bira ematen dio 18 kapitulutan: arrazakeria, emakumeen osasuna, arma nuklearrak, familia beltzak, afro-amerikarren argazkilaritza eta eraldaketa AEBetan, Hegoafrikan, Egiptoko emakumeen egoera, Clara Zetkin pentsalari klasikoa, Rupert Garciaren margolanak... Davisek 1984an argitaratu zuen liburua lehenik eta 1990ean eman zuen behin betiko argitalpena. Eta idatzi zuen garaitik hona munduaren itxura, urte gutxitan, zuztarretik aldatu bada ere, liburu hau ez da arkeologia soil bat, «eskola bat da munduko gatazkak edota artelanak ikusten ikasteko. Hamaika pertsonaia historiko eta gatazka ezagutzeko eta sakontzeko gida bat da», Katakrak argitaletxearen arduradunen aburuz.

Libro:

Emakumeak, kultura eta politika