«Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti» DIARIO DE NOTICIASen

Rosa Luxemburgen kartzelako gutunak, euskaraz

Katakrakek argitaratutako ‘Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti’ aurkeztu zuen atzo Amaia Lasa itzultzaileak
Miren Mindegia, 2019ko urtarrilak 25

IRUÑEA- Amaia Lasa itzultzaileak, Katakrak argitaletxearen eskutik argitaratutako Rosa LuxemburgenKartzelako gutunak Sophie Liebknechtiliburua aurkeztu zuen atzo, Iruñeko Karrikiri dendan. Bertan, teorialari marxista, filosofoa, ekonomilaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozialista poloniar ospetsuak 1916 eta 1918 artean bizi izandako kar-tzelaldiak iraun bitartean, adiskide zuen Sophie Liebknechti idatzitako gutunak biltzen dira.

Argitaletxeak zein itzultzaileak aditzera eman bezala, ez dira artikulu politiko ez manifesturik aurkituko, hortik haratago, bere alderdirik “gizatiarrena” agertuko duten gutun bilduma aurkituko du irakurleak. “Gutunotan nabarmen-tzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari: musikari, literaturari, txorien txioei, bizitzako une ederren oroitzapenei”.

Lasak, gutun hauen irakurketak XIX mende bukaerako eta XX hasierako figura politiko garrantzitsuenetako bat izandako emakume honengana hurbiltzea ahalbidetu ziola gogoratu zuen atzo. “Gutunak irakurtzen niharduen heinean maitemintzen joan nin-tzen jakituriaz, samurtasunez, sentikortasunez eta lirikotasunez betetako eskutitz haietaz”.

1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen. Alemanian errusiar sozialdemokratak eta sozialista iraultzaileak defendatu ohi zituen euren ekintza politikoengatik herrialdetik kanporatzeko arriskuan zeudenean.

Libro:

Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti