«Idazketa labana bat da» GARAn
Azaroak 19 Asteartea
Katakrak liburuak argitaletxeak Silvia Federici pentsalari feministaren “Mundua berriz liluratuz” lana euskaratu du. Federicik komunen, gaztelerazko “los comunes” kontzeptua jorratzen du lanean, kapitalismoaren aurkako borroka oinarri hartuta. Komun horien ardatz emakumeak jarri ditu. Bi oinarri jorratzen ditu: batetik, ondasun komunen berreskuratze kolektiboa eta, bestetik, kapitalak gizarte egitura zatikatzeko erabilitako baliabideen aurkako erantzun kolektiboa.