Salgaien zerrenda

Nafarroako Liburu denden saria EUSKALERRIA IRRATIAn

Canoren Fakirraren ahotsa, euskarazko atalean; Santiago Lorenzo-ren Los Asquerosos, gaztelaniazkoetan eta Lo Liszt, Kyo Maclear eta Julia Sardarena ilustrazio atalean izanen dira sarituak. Autoreak eta editoreak gonbidatu dituzte sari banaketara, mahai inguru batean, irakurleekin iritziak eta hausnarketak partekatzeko.

Liburu saltzaileen gomendio moduan aurkezten dira sari hauek. 17 dendek osatzen dute elkartea. Guztien artean elkartu, proposamenak plazaratu, elkarbanatu, lanak irakurri eta irabazleak adosten dituzte. Bigarren urtea da, eta Katakrak liburudendako Hedoi Etxartek azaldu moduan, beren elkarteari literatur kutsu handiagoa emateko hasi zen lehiaketa hau.



Gaiari buruzko artikuluak