«El arte de no ser gobernados» en LE MONDE DIPLOMATIQUE
Abenduak 20 Ostirala
'Sorginak, emaginak eta erizainak. Emakumezko sendalarien historia bat' liburua kaleratu du Katakrakek. Maria Colera itzultzaileak ekarri ditu euskarara Barbara Ehrenreichen eta Deidre Englishen bi testuak. Bizilagunak sendatzen zituzten emakumeak baztertu eta medikuntzaren gaineko kontrola gizonezko boteretsuek nola eskuratu zuten ulertu dezakegu liburuan.
NAIZ IRRATIA | 29/11/2019
Katakrakek 'Sorginak, emaginak eta erizainak. Emakumezko sendalarien historia bat' kaleratu du
Katakraken eskutik, Maria Colerak euskarara itzuli ditu Barbara Ehrenreichen eta Deirdre Englishen bi testu. 'Sorginak, emaginak eta erizainak. Emakumezko sendalarien historia bat' liburuak, emakumeak euren gorputzaren eta osasunaren ezagutzaz jakitun izanik ere, medikuntza profesionaletik kanporatua izana ez dela kasualitatea kontatzen du. «Ez da kasualitatea izan, prozesu historiko eta politiko baten emaitza baizik», esan du Colerak.
Sorginen, emaginen eta erizainen figurak aztertzen ditu eta medikuntza edo osasunaren ezagutza historikoa. Itzultzaileak dio estatuaren instituzioa «indartzeko» tresna ezberdinak erabili direla eta garrantzitsua izan dela horretarako «emakumeak botere guneetatik kanporatzea». 1970eko testuak dira biak eta sorgin ehizari buruz egileek diote informazio eta datu gehiago eskuratu dituztenez, hasieran planteatutako datuak beste modu batera garatuko lituzketela egun.
Silvia Federicik egin du hitzaurrea, 'Kaliban eta sorginak' liburua egiteko iturburua 'Sorginak, emaginak eta erizainak. Emakumezko sendalarien historia bat' izan baitzuen. Nolabait, zirkulua ixteko modua izan da hitzaurrea.
Itzulpena egiterakoan AEBetan erizainen figura nola sortu zen deigarri egin zaio Colerari. Izan ere, gerran soldaduei laguntzeko egiten zuten lana profesio bihurtu zen pixkanaka, betiere, emakume perfektuaren parametro hestuetan sartuta.