«Idazketa labana bat da» GARAn
Azaroak 19 Asteartea
Epikuroren 'Zoriontasunaren defentsan' bertsio berritua plazaratu dute
Javier Aguirre eta Jonathan Lavillaren bertsio nobedoso honek betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematea bilatzen du
Unai Sarriugarte
2023ko apirilaren 14a
Epikuroren 'Zoriontasunaren defentsan' euskarazko bertsio berria plazaratu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak. Lan nobedoso honek betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematea bilatzen du. Izan ere, 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek 'Epikuro filosofoaren testu moralak' euskara hizkuntzara ekarri zutenetik.
Erein eta Iralka argitaletxeek argitaratu zuten obra hauxe. Baina, bertsiook aspaldi deskatalogatu ziren eta oraingo honetan, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak Katakrak argitaletxearekin elkarlanean.
Pierre Hadoten hitzaurrea eta bi itzultzaileek idatzitako sarrera aurkezten du lanak, baita itzulitako testuei gehitu dizkieten 60 oin-ohar inguru ere. Aguirrek eta Lavillak nabarmendu dutenez, bertsio honek Epikuroren pentsamendua eta bereziki pentsamendu etikoa irakurleari hurbiltzea du xedetzat.
Bi egileen esanetan, «Epikuroren garaia ziurgabetasun politikoaren garaia izan zen, non hiritarrek askotan ez zekiten zer espero zezaketen etorkizunaren inguruan». Hori dela medio, Epikurok garaiotan hainbat pista edo gogoeta bermatu zikien hiritarriei, ongi bizi zitezen eta ahalik eta autarkikoen izate aldera.
Epikuro Antzinako Greziako filosofo esanguratsuenetako bat izan zen, K.a. III eta II. mendeen artean bizi izan zena. Guraso pobreak izan zituen, Samos uhartean, bere jaioterrian, ikasi zuen eta bere ikasketekin beste hiri batzuetan jarraitu zuen, 35 urterekin Atenasen finkatu zelarik bizitzera. Greziako hiriburuko auzo batean lursail bat erosi eta bere eskola sortu zuen, Lorategia, izenekoa. 72 urterekin hil zen eta 40 idazkitik gora idatzi bazituen ere, hiru gutun eta testu labur baino ez dira ailegatu gaur egun bitarte.