Joan den igandean zelulosa presente izan genuen hautespaperetan. Orain bere jatorrizko egoerara itzuli da: enkuadernatuta, azalekin, hariak josita. Ostiralean Gaztelu Plazara itzuliko gara Liburu azokara: hamar egunez nobedadeak eta apostuak erakusgai, urtean zehar interesgarria iruditu zaiguna, irakurleek gomendatu digutena. Izozkitegien parean izango gaituzu, San Nikolas karrikara begira. Gogoan izan azokan %10eko deskontua izango dugula.
Zabalzak (Osasunako entrenatzailea zenak) esan zuen bezala: geure buruaz gehiegi bio garenean oso txarrak gara. Esaldia bizitzako testuinguru askotara zabal daiteke. Gogoan izan joan den astean iragarri genuela astelehen honetan hasiko direla futbolaren inguruko jardunaldiak. Futbola beste ertz batzuetatik: emakumeen jokoa, komunitatea, politika, konpromisoa, jende langilea, ustelkeria. Mahai inguruak, dokumentalak, hitzaldiak. Irakurle taldeak ere izango ditugu hilabete amaiera guztietan bezala: portugalgo komiki bat, Jugoslaviako nobela bat eta Greziako ekonomialari bat.
Gainera ekoafaria izango dugu asteazkenean Masirekin, Lastotan kooperatibakoekine eta Txantreako Km0 harategiarekin. Eta ostegunean Ilunberriko Azpea upategikoekin ardo dastatzea Habrá también ecocena el miércoles con Masi, Lastotan y la carnicería Km0 de la Txantrea. Y cata de vino el jueves con la bodega Azpea de Lumbier. Garrantzitsua: ostegunetik aurrera musika beltza ardatz duen jaialdi bat egongo da. New Orleans after Catrina leloa hartu eta Iruñea After Barcina izango du gaitzat. Barcina haizerauntsiaren osteko Iruñerrian dantzatu eta elkar kutsatzeko aukera eder bat. Zatoz eta parte hartu, mozorrotu, dantzatu, dastatu: http://iruneanola.net/