Amatasuna + Memoria + Iruñea abesbatza + Serie B
2015/06/15
Gauzak alda daitezke gure eskualdeetan. Ziurrenik, egungo erregimenaren krisira heltzeko garrantzitsuak izan dira El banquete, El corralito foral edota CAN: eta hemen ez da ezer gertatu bezalako liburuak. Kontzientzia hartze horretan Moreno Cabrera hizkuntzalariaren testuek, edo Silvia Federicik eta Amaia Pérez-Orozcok idatzitakoek garrantzia handia izango dute. Bestelako testuak ere ezinbestekoak izango dira jaso dugun mundua aldatzeko: nola pentsatu Esako urtegia; nola aberastu geure narratibak; nola banatu aberastasuna, lana eta zaintza; nola pentsatu munduko gatazkak; nola gauzatu kultur politika ezberdinak; nola harremandu kultura eta eraldaketa soziala; zer egin AHTarekin eta mugikortasunarekin; nola ulertu eta ekoiztu hobeto poesia. Egin beharreko ataza guzti hauetan ezinbestekoa izango da jatea.
Aste honetako argazkian ikusten duzun bezala Azagra, XCAR eta Revuelta mitikoak izan genituen larunbatean. Sukalderaino sartu ziren, liburuak eta afixak marraztu zituzten, proiektua azaldu genien. Orain euren errezeta erraz eta goxoak dauzkagu trukean. Esta penúltima semana de curso será animada, muy escorada a la actividad librera.
Yolanda Gonzalez
Asteartean 18:30ean Educar sin miedo a escuchar liburua aurkeztuko digu Yolanda Gonzalezek. Haur bakoitzak badu bere erritmoa heltzeko eta hazkunde-garai ezberdinak gainditzeko; hala ere, gure gizartean erritmo hau mugatu egiten da eskolaratzeko prozedura zorrotza dela eta.
Yolanda Gonzalezek bere liburuan proposatzen du eskola eta familiaren arteko benetako elkarlana. Horrela haurrek segurtasun eta konfidantza giroan garatu dezakete ikasketa prozesua.
Batallón de Pico y Pala + Trabajadoriak
Asteartean 19:30ean ekitaldi bikoitza izango dugu. Bi argitalpen aurkeztuko ditugu.
Batak aurkezten du frankismo garaiko bortxazko lanen eszenatokia izan zen Lesaka. Aiako Harria zeharkatzen duen errepide horretan 4.000 gatibu antifaxistak baino gehiagok egin zuten lan.
Bestea Kattin Txiki elkarteak ekoizturiko Trabajadoriak dokumentala izango da.
Iruñea Abesbatza
Asteazkenean 19:30ean Iruñea Abesbatzak kantatuko du, joan den ikasturte amaieran egin zuen bezala. Euskaraz abestuko dute.
Natalia Litvinova «Todo ajeno»
Ostegunean 19:30ean izango da La Casa Roja irakurle taldearen azken saioa. Ikasturtea ixteko une ederra, datorren ikasturtean irakurri daitekeenaz jarduteko momentua.
Serie B: Deamo &Oroz
Larunbatean 12:30ean Deamo eta Oroz etorriko dira Serie B komikia aurkeztera.