Bai. Iritsi da 2014-2015 ikasturtearen amaiera. To datua: 500 ekitaldi baino gehiago eta milaka pertsona areto nagusian, bilera gelan, kantinan eta liburu dendan. Ikasturtea amaitzeaz gainera hilabetea ere amaituko da eta beraz ostegun honetan Komikiak (eta euskara) for dummies Muguruza-Cano-Alderete hirukotearen Black is Beltzarekin, ostiralean Irakurle Taldean Platonoven Lubakia eta larunbatean Ekonomia Kritikoan David Harveyren Kapitalismoaren 17 kontraesanak. Gainera Ekoafaria izango dugu asteazkenean eta ardo dastatzea ostegunean.
Gainera, badugu uda aurreko albiste polit bat liburu dendan. Bigarren solairuan -argazkiko gunean- Gonbidatutako argitaletxeak deitu dugun eremua dago: argitaletxe jakin batzuen katalogoak osorik aurkituko dituzu. Orain Potemkin Filmotekaren funtsa lehenengo solairuaren amaieran aurkituko duzu.
Oihalezko oharra: Sanferminetako Katakraken kamixetak eskuragarri dauzkazu. Joan den igandean Igor Elortzak San Mamés Barrian jantzi zuen bera: katua eta Hau dena aldatu nahi genune lemarekin.