09/06/2017
Cuerpo:

Carles Viñas eta Natxo Parra astelehenean izan genituen hitzaldi pedagogiko batekin munduan sinpatia gehien sortzen dituen 2.B mailako talde bati buruz: St. Pauliri buruz. Parada profitatuz GARAk elkarrizketatu zituen, baita DIARIO DE NOTICIASek eta BERRIAk ere.

,

Duela hilabete izan ziren Fermin Muguruza, Imanol Miramón eta Luis Soldevila Sigue adelante aurkezten Sant Andreun. Honakoan katalanez egin zuten aurkezpena entzun dezazun gomendatzen dizugun. Liburua irakurtzeko behar duzun azken bultzada izango da.

Subtitulo: 
Fermin Muguruza, Imanol Miramón, Luis Soldevila presentant «Sigue Adelante»
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Juan Etxenike: jaunartzeetako oturuntzak Grezian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Leire López, Miren Aranguren, Jokin Azpiazu «Masculinidades y feminismo»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hamaika kolaborazio egin ditu June Sanmillánek aurten ere eta datorren urtera arte agur esan zion Felix Linaresi Radio Euskadin eta Goriri Labirinto Laboralean.

Subtitulo: 
June Sanmillánek ikasturtea amaitu du RADIO EUSKADI eta EGUZKI IRRATIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Paddy Rekalde, Itsua, Oier Flores «Izotza eta sua»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Irujok bere Info Zazpiko kolaborazioak amaitu dituStephanie Vaughn-en ipuinekin (Sajalín 2017).

Subtitulo: 
Eduardo Irujo reseña «Alfa, Bravo, Charlie, Delta»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

José Pablo García eta Gosearen kontrako ekintza taldekoen Vidas ocupadas: un viaje palestino de Nablús a Gaza komikia aurkeztu zuten.

Subtitulo: 
José Pablo García «Vidas ocupadas: un viaje palestino de Nablús a Gaza»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
02/06/2017
Cuerpo:

Irrika Sexologiak ekarri zizkigun Joserra Landarroitajauregi eta Maria Arnaiz hitzaldi eder batekin: sexologiaz, afera biologikoaz, kulturalaz, eboluzioaz eta desiraz jardun zuten.

,

Astelehenean heldu zen inprentatik geure euskarazko azken nobedadea: NAGUSIA KANPOAN BIZI DA Takiji Kobayashi japoniarraren eleberria. Hiromi Yoshidak itzuli du japonieratik eta Iñigo Aranbarrik egin du hitzaurrea. Asteazkenean Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen erreportaia egin zuen.

Subtitulo: 
«Nagusia kanpoan bizi da»: Kobayashi euskaraz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteon egin dute geure liburu baten lehenengo iruzkina, ARGIAn Amaia Alvarez Uriak idatzi zuen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BATi buruz.

Subtitulo: 
«Askatasuna, etengabeko borroka bat» ARGIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Sigue adelante» EUSKALERRIA IRRATIAn eta GARAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Ana de Migueli elkarrizketa NAFARROAKO HITZAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Educar sin drogas» RADIO EUSKADIn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jesús Cintorak liburua aurkeztu zigun astelehenean, baina igandean GARAk elkarrizketa bat egin zion eta BERRIAk ere berdin.

Subtitulo: 
Jesús Cintorak «Conspiraciones» aurkeztu du
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
26/05/2017
Cuerpo:
,

Ana de Miguel, NEOLIBERALISMO SEXUAL (Cátedra) liburuaren egileak hitzaldi interesgarria eskaini zuen areto betean.

Subtitulo: 
Ana de Miguel: aukera askearen mitoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Irujok Antonio Ortuñoren LA VAGA AMBICIÓN (Páginas de espuma) iruzkindu du .

Subtitulo: 
LA VAGA AMBICIÓNen erreseina
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Iñaki Redín Onda Cero irratian izan zen EDUCAR SIN DROGAS liburuaz solasten Marisa Lacaberekin.

Subtitulo: 
EDUCAR SIN DROGASi buruz Onda Ceron
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Eduardo Irujo, azokaren aste zoro honetan, stakhanovista jarri zaigu. Bere bigarren iruzkina TRINCHERAS PERMANENTES (Pepitas de Calabaza) liburuari egin dio, Madrilgo Traficantes de Sueñoseko langile den Carolina León liburu saltzaileari.

Subtitulo: 
TRINCHERAS PERMANENTESen erreseina
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Ana Jakak MUJERES Y NIÑAS aurkeztu zigun
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Entzun dezakezu 10 INGOBERNABLES (Libros del K.O.) liburuaren aurkezpena.

Subtitulo: 
June Fernández eta Susanna Martinek 10 INGOBERNABLES aurkeztu ziguten
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
25/05/2017
Cuerpo:

Bihar, ostiralarekin, hasiko da Gaztelu plazako Liburu azoka. Aurten ohiko bi postuak izan beharrean hiru izango ditugu, liburu gehiago beraz. Nobedadeak izango ditugu, ikasturteko liburu interesgarrienak, funtsa eta argitaletxearen liburuak.
Gogoan izan, gainera, 10%eko deskontu klasikoa egingo dugula feriako postuetan. Mendebaldean izango gara, alegia, San Nikolas karrikatik ala Sarasate pasealekutik bazatoz topatuko gaituzu.

,

Larunbatean 12:30ean SIGUE ADELANTEren aurkezpen berezia izango dugu Xabier Maeztu eta Luis Soldevila itzultzaileekin eta Broken Brothers Brass Band talde osoarekin.

Maiatzak 30ean 12:30ean Takiji Kobayashiren NAGUSIA KANPOAN BIZI DA aurkeztuko dugu.

Ekainak 1ean 18:15ean Iñaki Redín 'Popi'k EDUCAR SIN DROGAS aurkeztuko du.

Ekainak 3an 12:00etan Eneko Aizpurua itzultzaileak EUROPAR MEZULARIA aurkeztuko du, Robert Menasse saiogile entzutetsuaren saiakera.

Subtitulo: 
Argitaletxearen 4 nobedade aurkeztuko ditugu
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
20/05/2017
Cuerpo:

Ofiziala da. Hasi gara SIGUE ADELANTEren aurkezpenekin (Katakrak 2017). Luis Soldevila eta Imanol Miramón Sant Andreuko (Bartzelona) Fira Literalen izan ziren Fermin Muguruzarekin batera. Parada zoragarria da Literal, bertako langile eta militanteen giro atsegina, egin dituzten hautuak: gorazarre egin nahi izan diegu lerro hauetan.
Bartzelonaren ostean Xabier Maeztuk eta Luisek Maig di Grasen aurkeztu zuten Sakakeenyrena, Borrianan (València). Eta, itzuleran, elkarrizketa egin zuten Laura Puyrekin DIARIO DE NAVARRAn. Ostegunarekin Sanduzelaiko Ibaiertzean jaialdian ibili ziren handik hona. Aurkezpena entzuteko hurrengo aukera? Bada Iruñeko Liburu Azokan 27an 12:30ean, Gaztelu Plazan.

,

Susa, Igela, Txalaparta eta Elkarreko editoreen ostean, asteon Xabier Eizagirre (Jakin irakurgaiak) eta Lorea Agirre (Eskafandra) izan genituen geurekin edizioari buruzko gogoetak partekatzen. Nerea Fillatek ere solastu zuen haiek. Osorik entzun dezakezu, jada, ETZI.PM atarian. Hala, eta aurreko astean bezala, Patxi Gaztelumendik gertatutakoaren kronika egin zuen GARAn.

Subtitulo: 
Saiakeraren edizioaz ETZI.PMen eta GARAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Juan Etxenikek LOS NÁUFRAGOS DEL BATAVIA (Acantilado 2011) klasikoa iruzkindu digu.

Subtitulo: 
LOS NAUFRAGOS DEL BATAVIA liburuari iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
12/05/2017
Cuerpo:

Ideia mordoa eta intentsitate handiz entzun genituen Edizioa etzi jardunaldietan, saio hura osorik entzun dezakezu Etzi.pm atarian. Patxi Gaztelumendik GARAn jaso zuen pasio hori guztia. Baita Naiara Elolak BERRIAn ere.
Horrez gain June Sanmillan jardunaldiei buruz aritu zen Eguzki Irratiko Labirinto laboralan baita Iflandian ere (Arrotxapeako Gaztetxeaz ere jardun zuen). Juan Kruz Lakastarekin izan zen Hedoi Etxarte.
Astelehenean Lorea Agirre, Esteban Antxustegi, Jule Goikoetxea eta Xabier Eizagirreren txanda izango da.

,

Iker Alvarezek Dylan Thomasen Munduko poesia kaiera aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Iker Alvarezek Dylan Thomas aurkeztu zigun
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jada egin ditugu Bartzelonako eta Borrianako (Valentzia) SIGUE ADELANTE nobedadearen aurkezpenak.

Subtitulo: 
SIGUE ADELANTEren aurkezpenak
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Eduardo Irujok LA FAMILIA DEL DR. LEHMAN (Limbo Errante 2017) liburuaz jardun zuen Info Zazpin.

Subtitulo: 
Eduardo Irujo LA FAMILIA DEL DR. LEHMANi buruz
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Erreseña: EL SUEÑO DE EICHMANN
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: