26/10/2015
Cuerpo:

Think tank txiki bat da Katakrakeko sukaldea. Horren erakusgarri asteon zabaltzen dugun Sukalde kontuak blog berria, Luis Soldevilaren azalpen eta gogoetekin. Norenak dira lehengaiak, nola sukaldatzen ditugu, zergatik horrela eta ez beste modu batera? Egin bixita hemen

,

Zer egin? Gerra ala bakea? Nolako erakundeak eraiki? Hauexek dira XX. Mende hasierako Europa aztoratuan milaka gizon emakumek plazaraturiko galderak, eta horietatik abiaturik hainbat prozesu iraultzaile jarri zuten martxan. Ikastaro honetan prozesu horiek dinamika partehartzaile batekin aztertuko ditugu, errealitate lokalak dinamika globaletan txertatuz, eta galdera horiek gaurko mugimendu erailtzaileetan planteatzen direnekin harremanetan jarriz.
Hemen begira ditzakezu bost hitzorduak. Izena emateko idatzi ikastaroak@katakrak.net helbidera edo deitu gaitzazu.

Subtitulo: 
Iraultzak gerra garaian: ikastaroa datorren astetik aurrera
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Hileko azken astea eta joan den ostiraleko La casa rojaren hitzorduaren ostean datoz irakurle taldeen aurtengo lehenengo saioak.
Asteartean Ekonomia kritikoan Graeberren testu bat landuko dute zorrari buruz; ostegunean Komikiak (eta euskara) for dummies taldean Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut izango dute mintzagai; ostiralean Irakurle taldean tertulia Dovlatoven Maletari buruz izango da.

Subtitulo: 
Ekonomia kritikoa + Komikiak for dummies + Irakurle taldea
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteazkenean 20:30ean hasiko da aurtengo lehenengo ekoafaria. Egongo dira gurekin Karrakela (Kooperatiba Integrala da, ekoizle txikiek osatua), Josu (garaiko gaztainekin), Andoni (Uharteko eskarolekin), Juanjo (Goizuetako txekorrarekin), Nino (garaiko frituekin). Izena emateko idatzi kantina@katakrak.net helbidera.
Ostegunean 20:30ean ardotegian sagardoa dastatuko dugu. Eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean.
Ostiralean AHTaren kontrako ekintzetan parte hartu eta isunak jaso dituzten tartalariekin elkartasunezko afaria egingo dugu. Bildutako dirua haientzat!

Subtitulo: 
Elkartasun afaria + Ekoafaria + Sagardo dastaketa
Seccion: 
vinoteca
,

El botín da Miguel Sanchez-Ostizen azken eleberria, El escarmientoren bigarren atal moduko bat. Asteartean 19etan izango dugu gurean berbetan.

Subtitulo: 
Sanchez-Ostiz asteartean
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
19/10/2015
Cuerpo:

Geure irekiera egunetik 22 hilabetera berritu dugu webgunea. Berritasun txikiak egingo ditugu oraindik baina jauzia nabarmena da: mantendu dugu ekitaldiak iragartzeko gune argi bat, baina ikustarazi ditugu Katakrakek dauzkan hiru gune fisiko nagusiak (kantina, liburu-denda eta aretu nagusia), gainera online dendako diseinua garbiagoa egin dugu.
Halere, berritasun nagusia da, orain gure webgunea agendaz araindiko zerbait dela ekoizpen originalak izango ditu, alegia: gaurtik aurrera erreseinak izango ditu (Imanol Miramonek El sintoma griegori buruz egin du iruzkina), errezetak izango ditugu, irakurketa ibilbideak (azkeneako lauak webguneratu ditugu, aurki egingo dugu gauza bera 2014koekin), hedabideetan izan ditugun agerpen batzuk, edo sukaldeari edo garagardoari buruzko gogoetak; alegia, jakintzari, elikadurari eta bizitzari buruzko edukiak.
Gainera, buletin hau erabiliko dugu bertako testuak sozializatzeko, nahiz eta onena den zu zeu webgunetik bertaik pasatzea.

Ostantzean, hitzaldiak, garagardo dastaketak, asanbladak edota La casa roja irakurle taldea izango dugu.

,

Topaguneak antolatuta Iñaki Martinez de Luna eta Aitor Etxarteren solasaldia mugimendu euskaltzaleez, egun euskalgintzak dauzkan erronkei buruz.

Subtitulo: 
Iñaki Martinez de Luna eta Aitor Etxarte
Seccion: 
Actos
,

Asteazkenean 20etan Angel Etayo izango dugu gurekin Belgikako garagardoak dastatzeko. 8 euroren truke zizka-mizkak barne.
Anima zaitez eta apuntatu garagardotegia@katakrak.net helbidean edo 948 225520an.

Subtitulo: 
Garagardo dastaketa
Seccion: 
vinoteca
,

Mario Isea Bohórquez Venezuelako enbaxadorea da eta Ezkerraberrik gonbidatuta egongo da ostegunean 19etan.
Bere solasaldia Patxi Zabaletak gidatuko du.

Subtitulo: 
Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ostiralean 19:30ean hasiko da aurtengo ikasturtea La cas rojan. Tres mujeres izango da lehenengo irakurgaia, Sylvia Plathena. Anima zaitez, lotsarik gabe.

Subtitulo: 
Sylvia Plath La casa rojan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hemen irakur dezakezu Imanol Miramonek idatzi duen erreseina autore askoren artean idatzitako El síntoma griego-ri buruz.

Subtitulo: 
Asteko erreseina: EL SÍNTOMA GRIEGO
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
10/10/2015
Cuerpo:

Bai. Hala da. Badugu proiektorea. Funtsezkoa den eta oraindik ez genuen gailu hori. Eta eszenatokiak badu gona beltz bat ere, Garbiñeren laguntzari esker. Eta ospatzeko larunbatean 19etan B: filma proiektatuko dugu. Barcenasek Entzutegi Nazionalean Ruz epailearen aurrean pasa zituen orduei buruzko luzemetraia. Filma 597 mezenasi esker atera zen aurrera.

,

Oraindik ez dugu filma ikusi. Baina badakigu Jordi Casanovasen Ruz-Bárcenas antzezlanean oinarritzen dela. Eta elkarrizketak Barcenasen hitzartzean oinarritu direla.
Filmaren ostean David Ilundain zuzendariarekin solasteko aukera izango dugu.

Subtitulo: 
B: filma zuzendariarekin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Martxa Berdetik 40 urtera zertan da Saharako egoera? Mohamed Gailani Nafarroako Frente Polisarioko ordezkariak azalduko digu. Esther Corres izango du aldamenean.
Hitzaldia Iratzar, Ezkerraberri eta Alkartasuna fundazioek antolatu dute.

Subtitulo: 
Saharako egoeraz asteartean
Seccion: 
Actos
,

Hasi dira jada yoga eta hilerokoaren zikloari buruzko saioak, oso giro onean. Nahi duzunean anima zaitezke (idatzi ciclomenstrual@katakrak.net helbidera). Ez badakizu zeri buruzkoak diren zehazki zatoz 16an 19etan eta Rosa Paradelas irakasleak azalduko dizu (aurreko egunean 18etan beste saio bat egingo du).

Subtitulo: 
Yoga eta hilerokoaren zikloari buruzko hitzaldia
Seccion: 
Actos
,

Munduko medikuek antolatuta 19an astelehenarekin 19etan Daniel Borda (abokatua), Jesús Barcos (kazetaria), Bikendi Barea (politikoa) eta Cristina del Valle (emakumeen aldeko eskubideen aktibista) izango ditugu mahainguruan.

Subtitulo: 
Komunikabideak eta indarkeria matxista
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
05/10/2015
Cuerpo:

Joan den astea ekitaldi irakasgarri eta hunkigarri batekin amaitu genuen, Nacho Vegas izan genuen musika herrikoiaren dimentsio sozialari buruz hizketan. Lehenago pasa ziren Carlos Sánchez Mato -berriki Madrilgo Udalak kalifikazio agentziekin harremanak haustea erabaki badu berarengatik izan da nauerri batean- edota Manel Villegas psikologo katalana. Ardotegia ere ostera zabaldu genuen.

Nacho Vegasek musikaren funtzio sozialaz egin zuen gogoeta. Duela mende batetik musika herrikoia nola kontrolatzen duen merkatuak. Nola hautsi zuen rockak folkak zeukan dinamika 50eko hamarkadan: musikak komunitate helburuak izateari utzi eta norbanakoari gorazarre egin zion. Gau giroan, Azokako kontzertuan, valsak jo zituen ardoa, abestea, maitasuna eta iraultza laudatzeko.

,

Asteazkenean 19etan Alternatiben Herria aurkeztuko dute Katakraken. Alternatiben Herria Bilbon izango da urriak 24an. Izango ditu mahai inguruak, tailerrak, dokumentalak, azoka, kale animazioa eta jokoak. Erreibindikaizo jaia izango da, egun martxan dauden alternatiba sozialak erakutsiko dituzte. Horrekin guztiarekin Parisen abenduan egongo den klima aldaketari buruzko ekitaldirako motorrak berotuko dira.

Subtitulo: 
Alternatiben Herria
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ostegun honetan hasiko dira Rosa Paradelaren hileroko zikloaren inguruko eskolak. Eman izena edo eskatu argibideak ciclomenstrual@katakrak.net edo 948 225520.

Subtitulo: 
Yoga eta hilerokoaren zikloaren lehen eskola
Seccion: 
Actos
,

Liburu aurkezpena autorearekin. Testuak memoria historikoa lantzen du. Homes del bosc liburuaren aurkezpena da eta makisaren istorio bat kontatzen du. Gazteei zuzendutako lana da eta proposamen didaktiko bat dauka.

Subtitulo: 
Paco Collado Cerveró «Los del monte»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
28/09/2015
Cuerpo:

Astea indartsu dator.
Can Viesi buruzko dokumentalaren eta Irune Sarabiaren hitzaldi jendetsuaren ostean, asteon 3 liburu aurkezpen izango ditugu; ardotegia zabaltzeko ekitalditxoa egingo dugu; eta, gainera, Nacho Vegas etorriko zaigu musika herrikoiaren eta eraldaketa sozialaren inguruan hitz egitera.
Gainera, orain hamabost egun agindu bezala Ekonomia kritikoa eta Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldeen aurtengo egitaraua aurkeztuko dizuegu.

,

Zalantzarik balego berriro diogu: irakurle taldeetan parte hartzeko egin beharreko guztia testua irakurri eta etortzea da. Ez da izenik eman behar, ez da kuotarik ordaindu behar.
Ihazko ekitaldi ederrenetako bat errepikatuko dugu aurten: Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldea. Hilean behin komiki bat irakurri, euskara ikasten ari bazara baina helduen gaiak landu nahi badituzu, presiorik gabe, hau da zure aukera. Hemen ikus ditzakezu aurtengo komikiak zeintzuk diren. Zalantzarik baduzu deitu 948 225520ra edo idatzi agenda@katakrak.net-era eta gustura erantzungo dizugu.
Ekonomia Kritikoak aurten aldaketak dauzka. Testu guztiak zorrari buruzkoak dira: antropologiatik, teoria ekonomikotik, feminismotik, ekologiatik, klasikoetatik. Hemen ikus ditzakezu hautatutako irakurgaiak. Testu bakoitza taldeko kide batek aurkeztuko du, 20-30 orrialdeko testuak dira. Autoformazio talde bat gara, ez duzu, beraz, zertan ekonomiari buruz jakin. Talde honek ahalduntzea du helburu. Anima zaitez. Testuak eskaneatuta nahi badituzu idatziguzu agenda@katakrak.net-era.

Subtitulo: 
Komikiak (eta euskara) for dummies + Ekonomia Kritikoa
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Garai bat izan zen musikari herrikoiak lastozko panpinak zirela. Eszenatokira igo eta jo egiten zuten. Baten batek elkarrizketetan esaten zuen gatazka sozialen baten inguruan iritzi bat zeukala edo gerrarik ez zuela nahi. Baina ez zegoen osoko zuzenketarik haien abestien hitzeta, ekoizteko moduetan, forma artistikoetan. Horregatik, deigarria da Nacho Vegasen azken ekoizpenetako bat liburu polemiko baten hitzaurre bat izatea. Madrilen 2014an argitaratu zen Indies, hipsters y gafapastas: Crónica de una dominación cultural liburukoa hain zuzen. Liburu horren egile Víctor Lenore joan den udazkenean izan genuen, hain justu.
Ordutik Nacho Vegas bere kitarrarekin ikusi dugu Asturiesekko Etxegabetzeen Plataformako eta Altu la Lleva abesbatzakoekin Xixongo Cajasturren bulego batean.
Larunbatean, Zentral antzokiko kontzertuaren aurretik musikari eta eraldaketa sozialari buruzko eremuaren inguruan hitz egingo digu.

Subtitulo: 
Nacho Vegas: musikari bat, ez gehiago ezta gutxiago ere
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Hiru liburu aurkezpen dauzkagu asteon.
Asteazkenean Xavier Uriarte izango dugu: 26 urtez egon da minbizia zuten gaixoak euren prozesuan laguntzen.
Ostegunean Carlos Sánchez Mato ekonomialariak Bancocracia aurkeztuko digu, berak idatzi zuen Eric Toussainten hitzaurrea. Egilea ATTACeko kidea izateaz gaien egun ekonomia jorratzen du Madrilgo Udal berrian. Ekitaldia Nafarroako ATTACek antolatu du.
Ostiralean Manuel Villegas izango dugu El proceso de convertirse en persona autónoma Fermín Luquinekin batera.

Subtitulo: 
Liburu aurkezpenak: Xavier Uriarte + Carlos Sánchez Mato + Manuel Villegas
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ostegunean 20:30ean ardotegiko altzari berria inauguratuko dugu. Abuztuan aldatu genuen eta aukera polita izan daiteke, pintxoak lagun, urriak 29an hasiko den ardoen inguruko hileroko zikloa zabaltzeko.

Subtitulo: 
Ardotegiaren zabaltzen jaia berriz ere
Seccion: 
vinoteca
Imagen:
21/09/2015
Cuerpo:

Aste honetan izango da Erri de Lucaren aurkako epaiketa. Tribunalak 8 urteko hilabete zigorra ezarri nahi dio Italiako Susa bailarako AHTaren aurkako dagoen idazleari. Epaiketari erantzuteko autoreak La parola contraria (Kontrako hitza) idatzi zuen, iritzi askatasunari buruzko saiakera ttiki bat. Oso gogoeta gomendagarria.
Joan den astean aurten izango ditugun bi irakurle talde aurkeztu genizkizuen. Datorren astean aurkeztuko dizkizuegu prest dauzkagun beste biak: Ekonomia kritikoa eta Komikiak (eta euskara) for dummies.
Gaur bestelako albiste gozo bat aurkeztuko dizuegu. Hemendik aurrera etxera eraman ditzakezu gure kantinako etxeko opilak: browniak, pastak, bizkotxoak, euskal pastela, magdalenak. Baita Lakabeko gailetak ere bai. Behar bereziak badauzkazu esaguzu aurrez eta behar dituzun adina bizkotxo egingo dizkizugu.
Gainera ikasturteko lehenengo ikastaroa aurkeztu nahi dizugu: hilerokoaren zikloari aplikatutako yogari buruzko ikastaro bat Rosa Paradelaren eskutik.

,

Mitokondriak-eko Rosa Paradelak ikastaro bat eskainiko du Katakraken. Ekitaldi guztiak aurkezteko ostegun honetan, hilak 24, 20etan eta urriak 16an 19etan hitzaldi bat eskainiko du.
Osotara 10 saio eta tailer trinko bat egingo ditu, hemen ikus ditzakezu saio guztien egunak eta orduak. Argibide gehiago nahi badituzu, edo izena emateko onena ostegunean etortzea da, bestela idatzi ciclomenstrual@katakrak.net helbidera.

Subtitulo: 
Yoga eta hilerokoaren zikloa
Seccion: 
Actos
,

Liburu dendan daukagu jada Pikara magazine aldizkariaren hirugarrena eta ostegunean, hilak 24, 18etan aldizkariko egileak izango ditugu aurkezteko.

Subtitulo: 
Pikara magazine 3
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Datorren astelehenean - zeure agendan gorde dezazun aipatzen dizugu - bi hitzordu interesgarri izango ditugu.
17:30ean Temps de CanVi(e)s dokumentalaren egileak izango ditugu Bartzelonatik etorriak. Dokumentalean, besteak beste David Fernández, Elba Mansilla edota Ferrán Aguilók hartzen dute parte.
19:00etan Irune Sarabiak uda honetan Palestinan izan dituen bizipenak kontatuko dizkigu.

Zabaldu ekitaldi hauen berri interesa izan dezakeenari. Zu zara bozgorailurik onena.

Subtitulo: 
Can Vies + Palestina
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: