29/12/2017
Cuerpo:

Ez al zenuen gogoratzen? Abenduaren 30ean gure urtebetetzea da.

Aurten arrazoi bikoitza dugu elkartzeko. Katakrakek 4 urte betetzen ditu baina La Hormiga Atomica Liburuak-en 10. urteurrena ospatzen dugu ere, gure lehengusina helduena izan zen horri une bat ere eskeini nahi diogulako. Hiriko historia sozialaren atal honengatik egin nahiko genuke topa, geurea delako, baina bidean topatu dugun jendearena delako batez ere. Hamar urte ezer gutxi badira ere, lan kolektiboaren altxor dira, poztasun iturri, esfortzuaren topagune, pasioaren indar eta hiriko esparru berri baten eraikuntzarako bide izan dira.

Maite bagaituzu, zatoz gurekin: topa eginen dugu, Amores de Barra talde itzelarekin abestuko dugu, bermut, azeituna eta papata festa izanen da.

Hitzordua 12:15etan izanen da Katakraken

Zu gabe ospatuko dugu ere, baina okerragoa izanen da.

Imagen:
17/12/2017
Cuerpo:

Ekin eta bultza. Gelditu gabe aritu gara urtea amaitu aurreko asteotan. Bada lasai. 2018 hasi arte su etena egingo dugulako. Baina aurretik, puntako artezilari baten itzulera iragarri nahi dizugu: Srecko Horvat itzuli da geure katalogora. Post-Jugoslaviako filosofoaren bigarren lana Katakraken zigiluarekin Radicalidad del amoren ostean.
Egunerokotasunez jantzitako liburua da. Berariaz egin dio Horvat ohar bat edizio honi. Gainera, Santiago Alba Ricoren hitzaurre bat dakar liburuak. Bere bost kapituluetan denetarik dakar: irailak 11, filmak, Kant, Bin Laden, film gehiago, Ulrike Meinhof, Walter Benjamin, Hobbes, Guantanamo. Pentsatzeko eta berpentsatzeko gaia: Auñamendietan eta bost kontinenteetan.

,
Subtitulo: 
«Filiala» igandeko BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Juan Etxenike esneaz eta bexamelaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Erriberriko El Kiosko liburu denda izan da Navarrismo Popi lehenengo iruzkina egin diona: estimatua.

Subtitulo: 
«Navarrismo pop» Erriberriko liburu dendan
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
10/12/2017
Cuerpo:

Heldu da liburu dendetara eta garaiz izan genuen Durangon ere Silvia Federiciren Soldataren patriarkatua (Katakrak 2017). Bost artikuluren bilduma bat feminismoak eta marxismoak dituzten eremu emankor eta latzez. Espainiako argitaletxearen kortesiari esker ezagutu dugu aurrena euskaraz (El patriarcado del salario martxorako utzi du Traficantes de Sueñosek), katalanez ere argitaratuko du lana Tigre de Paper-ek. Albistearen berri eman dute jada DIARIO VASCOn eta BERRIAn.
Asteon, abenduaren 15ean, Navarrismo pop aurkeztuko dugu kale Nagusian, bere egile Ricardo Feliurekin, zatoz, gonbidatuta zaude!

,

Pattarra eta kornixonak lagun aurkeztu genuen Karrikiri liburu dendan Filiala. Ostean Donostiara joan ginen eleberria hedabideei aurkeztera. Hala, hasi da Sergei Dovlatoven azken eleberriaren argitalpenaren albistea hedabideetan azaltzen: DIARIO DE NOTICIASen Karrikiriko argazki bat inprimatu zuten, DIARIO DE NAVARRAn liburuari buruzko albistea, Ariane Kamiok erreportaia egin zuen GARAn eta Félix Ibargutxik kronika llabur bat DIARIO VASCOn.

Subtitulo: 
«Filiala» hedabideetan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Irudi luke Navarrismo pop (Katakrak 2017) iparrorratz bat izan daitekeela Nafarroako ikonografia politikoa ulertzeko. Hala erabili du behintza Luis Soldevila sukaldariak RADIO EUSKADIn Félix Linaresekin Nafarroako egunaren aitzakiarekin.

Subtitulo: 
Luis Soldevila «Navarrismo pop»i buruz
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Nagusia»ri iruzkina BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
02/12/2017
Cuerpo:

Ez da sarritan aztertu navarrismoaren eboluzioa eta kultura herrikoiean izan duen lotura, sortu duen iruditeria. Ricardo Feliuren Navarrismo pop saiakerak klabe nagusi batzuk ematen dizkigu egungo nafarroa ulertzeko: identiateen arteko talkak, Osasuna, Xabierko Frantzisko, Indurain.

,

Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azoka. Hara joango gara geure azken liburuekin: Sergei Dovlatoven Filiala nobelarekin eta Silvia Federicik idatzi berri duen –eta oraindik ingelesez ere ez dagoen– Soldataren patriarkatuarekin. Horrez gain udaberrian argitaratutako Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da eta Robert Menasseren Europar mezularia ere izango ditugu. Baita gaztelaniaz argitaratutako liburuekin ere.
Kasu Ahotseneako aurkezpenei: abenduaren 6an 13:30ean Europar mezularia aurkeztuko dugu, 7an 18etan Soldataren patriarkatua eta 10an 13etan Filiala. Erdu!

Subtitulo: 
Durangora nobedadeekin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Eduardo Irujoren gomendioa: «El carruaje fantasma»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Rosa Cobo BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Donostia eta Bilboko gentrifikazioaz DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/11/2017
Cuerpo:

Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.
Etortzerik ez baduzu, Donostiako Liburutegiko sotoan ere aurkeztuko dugu abenduak 4an 11etan, baita Durangoko azokan ere, abenduak 10ean 13etan Ahotsenean.

,

Ane Eslavak Lagarder Danciu elkarrizketatu zuen BERRIAn. Errumaniarrak Sin techo liburua aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Largarder Danciu en BERRIA
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aurten izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala BECen. Web-telebista saioa egiten ari da ARGIAn Kattalin Miner, eta Katakraken Sustrai Colina XiLaBako iazko txapeldun iruindarra elkarrizketatu zuen Antzerki eta Literatur kritika sailen artean.

Subtitulo: 
Zautela (ARGIA) kale Nagusitik
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

June Sanmillanek 948 Merkatuaz hitz egin zuen RADIO EUSKADIko Iflandia saioan.

Subtitulo: 
June Sanmillán 948 Merkatuaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Ngugi Wa Thiongo-ri iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
18/11/2017
Cuerpo:

Itzuli gara. Berriz piztu ditugu inprentak eta jada heldu da liburu dendetara La creación del patriarcado Gerda Lerneren historia liburu klasikoa: begira ezazu!

,

Alde Zaharrean Bizi plataformak gonbidatuta etorri zen Daniel Sorando First we take Manhattanen autorea. Bere hitzaldiari erreportaia egin zioten DIARIO DE NOTICIASen.
Gainera, Ana Ibarrak gaia landu zuen bere DIARIO DE NOTICIASeko zutabean

Subtitulo: 
Daniel Sorandok «First we take Manhattan» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Osasunaren lehendakaritzarako eztabaida
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Chiquito de la Calzadari omenaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Andrea Momoitiok generoaz eta kazetaritzaz hitz egin zuen. Aukera probestu eta Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn eta gauza bera egin zuten AHOTSAn ere.

Subtitulo: 
Andrea Momoitio BERRIAn eta AHOTSAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: