Ekin eta bultza. Gelditu gabe aritu gara urtea amaitu aurreko asteotan. Bada lasai. 2018 hasi arte su etena egingo dugulako. Baina aurretik, puntako artezilari baten itzulera iragarri nahi dizugu: Srecko Horvat itzuli da geure katalogora. Post-Jugoslaviako filosofoaren bigarren lana Katakraken zigiluarekin Radicalidad del amoren ostean.
Egunerokotasunez jantzitako liburua da. Berariaz egin dio Horvat ohar bat edizio honi. Gainera, Santiago Alba Ricoren hitzaurre bat dakar liburuak. Bere bost kapituluetan denetarik dakar: irailak 11, filmak, Kant, Bin Laden, film gehiago, Ulrike Meinhof, Walter Benjamin, Hobbes, Guantanamo. Pentsatzeko eta berpentsatzeko gaia: Auñamendietan eta bost kontinenteetan.
Mikel Lizarraldek joan den igandeko BERRIAn jaso zuen Filialaren argitalpenaren berri.
Juan Etxenike, hilero bezala, joan zen Euskalerria irratira eta esneaz eta bexamelaz jardun zuen.
Erriberriko El Kiosko liburu denda izan da Navarrismo Popi lehenengo iruzkina egin diona: estimatua.
Heldu da liburu dendetara eta garaiz izan genuen Durangon ere Silvia Federiciren Soldataren patriarkatua (Katakrak 2017). Bost artikuluren bilduma bat feminismoak eta marxismoak dituzten eremu emankor eta latzez. Espainiako argitaletxearen kortesiari esker ezagutu dugu aurrena euskaraz (El patriarcado del salario martxorako utzi du Traficantes de Sueñosek), katalanez ere argitaratuko du lana Tigre de Paper-ek. Albistearen berri eman dute jada DIARIO VASCOn eta BERRIAn.
Asteon, abenduaren 15ean, Navarrismo pop aurkeztuko dugu kale Nagusian, bere egile Ricardo Feliurekin, zatoz, gonbidatuta zaude!
Pattarra eta kornixonak lagun aurkeztu genuen Karrikiri liburu dendan Filiala. Ostean Donostiara joan ginen eleberria hedabideei aurkeztera. Hala, hasi da Sergei Dovlatoven azken eleberriaren argitalpenaren albistea hedabideetan azaltzen: DIARIO DE NOTICIASen Karrikiriko argazki bat inprimatu zuten, DIARIO DE NAVARRAn liburuari buruzko albistea, Ariane Kamiok erreportaia egin zuen GARAn eta Félix Ibargutxik kronika llabur bat DIARIO VASCOn.
Irudi luke Navarrismo pop (Katakrak 2017) iparrorratz bat izan daitekeela Nafarroako ikonografia politikoa ulertzeko. Hala erabili du behintza Luis Soldevila sukaldariak RADIO EUSKADIn Félix Linaresekin Nafarroako egunaren aitzakiarekin.
Joannes Jauregik iruzkina egin dio Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da (Katakrak 2017) eleberri bikoitzari BERRIAn.
Ez da sarritan aztertu navarrismoaren eboluzioa eta kultura herrikoiean izan duen lotura, sortu duen iruditeria. Ricardo Feliuren Navarrismo pop saiakerak klabe nagusi batzuk ematen dizkigu egungo nafarroa ulertzeko: identiateen arteko talkak, Osasuna, Xabierko Frantzisko, Indurain.
Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azoka. Hara joango gara geure azken liburuekin: Sergei Dovlatoven Filiala nobelarekin eta Silvia Federicik idatzi berri duen –eta oraindik ingelesez ere ez dagoen– Soldataren patriarkatuarekin. Horrez gain udaberrian argitaratutako Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da eta Robert Menasseren Europar mezularia ere izango ditugu. Baita gaztelaniaz argitaratutako liburuekin ere.
Kasu Ahotseneako aurkezpenei: abenduaren 6an 13:30ean Europar mezularia aurkeztuko dugu, 7an 18etan Soldataren patriarkatua eta 10an 13etan Filiala. Erdu!
Eduardo Irujok El carruaje fantasma gomendatu zuen INFO ZAZPI irratian.
Berriki etorri zen Rosa Cobo prostituzioaz hitz egitera eta Ion Orzaizek elkarrizketa egin zion BERRIAn.
DIARIO DE NOTICIASek erreportaia egin zion Bilbo eta Donostiako auzokideen hitzaldiari.
Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.
Etortzerik ez baduzu, Donostiako Liburutegiko sotoan ere aurkeztuko dugu abenduak 4an 11etan, baita Durangoko azokan ere, abenduak 10ean 13etan Ahotsenean.
Ane Eslavak Lagarder Danciu elkarrizketatu zuen BERRIAn. Errumaniarrak Sin techo liburua aurkeztu zigun.
Aurten izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala BECen. Web-telebista saioa egiten ari da ARGIAn Kattalin Miner, eta Katakraken Sustrai Colina XiLaBako iazko txapeldun iruindarra elkarrizketatu zuen Antzerki eta Literatur kritika sailen artean.
June Sanmillanek 948 Merkatuaz hitz egin zuen RADIO EUSKADIko Iflandia saioan.
Itzuli gara. Berriz piztu ditugu inprentak eta jada heldu da liburu dendetara La creación del patriarcado Gerda Lerneren historia liburu klasikoa: begira ezazu!
Alde Zaharrean Bizi plataformak gonbidatuta etorri zen Daniel Sorando First we take Manhattanen autorea. Bere hitzaldiari erreportaia egin zioten DIARIO DE NOTICIASen.
Gainera, Ana Ibarrak gaia landu zuen bere DIARIO DE NOTICIASeko zutabean
Azkenean hiru aurre-hautagaietako bakarra aurkeztu ahal izan da Osasunako lehendakaritzara. Horregatik da interesgarria duela hamabost egun hiru aurre-hautagaiek izan zuten eztabaida entzutea, Aritz Agirre kazetariak gidatuta. Eztabaida hark hurrengo eguneko DIARIO DE NOTICIASen eta DIARIO DE NAVARRAren azalak hartu zituen.
Ez genuen espero Chiquitoren heriotzarengatik egindako menu hura CUATRO edota DIARIO VASCOra iritsiko zenik, horregatik egin dugu Blogerako testutxo hau.
Andrea Momoitiok generoaz eta kazetaritzaz hitz egin zuen. Aukera probestu eta Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn eta gauza bera egin zuten AHOTSAn ere.
Asteartean, azaroaren 7an, ehun urte bete ziren milioika lagunen bultzadarekin Neguko jauregia hartu zutenetik. Mende honek erakutsi digu Greenwichekoa ez dela meridiano bakarra –Koldo Izagirren abestu bezala–. Gertakizun politiko hark zazpi arteetan eta zientzia guztietan izan zituen oihartzunak. Erakutsi zien milioika laguni alfabetoa dezifratzen. Gaia interesatzen bazaizu, iparrorratz gisa Sobietar mendea irakurketa ibilbidea berreskuratu dugu, 44 liburu pedagogiaz, filosofiaz, historiaz, nobelak, saiakerak, komikiak. Abes dezagun Erns Buschekin batera –Vladimir Maiakovskiren hitzekin eta Hanns Eisleren musikarekin–:
«Nostalgiak biziko gaitu?
Proletarioen hatzek
munduaren lepoan
estutzen dute.»
Miran Foroak gonbidatu zuen Irantzu Varela feminista. Jada entzun dezakezu hitzaldi guztia. Eta ikus dezakezu
AHOTSAko kideek egin zioten elkarrizketa.
Patxi Gaztelumendik tentuz elkarrizketatu zuen Hiromi Yoshida Nagusia kanpoan bizi da eleberriaren itzultzailea.