Hementxe dago. Heldu da. Irakurle talde feministaren zortzi hitzorduak: historia, literatura, politika, ahotsa, gorputzak. Ardatz mordo bat eta gurari bakarra: ikastea, entzutea, berriz ere pentsatzea. Lehenengo hitzordua? Urriak 26an 20etan bilera gelan (areto nagusiaren gaineko eskuineko gelan).
Laura Latorre duela hamar egun izan genuen Polifonía amorosa aurkezten, bide batez, Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn.
Itziar Ancinek Me desharé en palabras aurkeztuko du aurki geurean, asteon Laura Puyk erreportaia egin zion DIARIO DE NAVARRAn.
Eduardo Irujok Ror Wolfen Hombres varios iruzkindu du, Contraescritura argitaletxearen nobedadea.
Zaila da jakitea zer gertatuko den Kataluniako Printzipatuan buletin hau zeure sarrera ontzira helduko denean. Zaila da ere jakitea zenbateraino hondoratu diren eskubide zibilan Espainiako Erreinu osoan. Horregatik, eta patsadaz, atzera begiratuz, Anna Gabriel Sabatéren duela hamar eguneko hitzaldia blitzen dugu hemen: erabakitzeko eskubidea, ekonomia soziala, lurraldetasuna, historia politikoa.
Gainera, AHOTSAko laguneko bideo elkarrizketa bat egin zioten.
Silvia Federiciren bisitak, joan den igandeko BERRIAn, Samara Velteren elkarrizketa ederra argitaratu zuen.
Paula Etxeberriak DIARIO DE NOTICIASen erreportaia egin zuen German esparza eta Daniel Rosinoren hitzekin.
Eduardo Irujok Lyuba Vinogradovaren Las brujas de la noche (Pasado &Presente 2016) liburuari iruzkina egin dio.
Luis Iflandia RADIO EUSKADIn izan zen Félix Linaresekin eta Silvia Federicirekin Zugarramurdin izan zuten paseoaz mintzatu ziren.
170 lagunek bete zuten areto Nagusia Silvia Federici entzuteko (ikus bideoa). 400 lagun ateetan geratu ziren, baina baduzu audioa entzuteko aukera.
Gainera, Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde manifestua euskaratu dugu. Babestu nahi bazenu. Horrekin batera, Amaia Astobiza Uriartek euskarara ekarri duen elkarrizketa ederra argitaratu dugu Periferia blogean.
Azkenik, aipatu nahi dizugu datorren astean aurkeztuko dizugula Irakurle talde feminista, urriak 26an 20etan Calibán y la bruja liburuarekin hasiko dena.
Zorionekoak gu. Hiromi Yoshida, Nagusia kanpoan bizi da (Katakrak 2017) liburuaren itzultzailea Zaldiko maldikon izango dugu datorren asteazkenean, hilak 20, 20etan. Gonbidatuta zaude! Ostegunean Zarautzeko Garoan izango gara 19etan.
Zorionekoak gu. Irakurle taldeari, aurten, Grup de lectura en català batu zaio: 4 hitzordu, 10 egile, 3 eleberri. Anima zaitez, hauek gonbidatuetako batzuk: Natalia Ginzburg, Nanni Balestrini, Sergei Dovlatov.
Hedoi Etxartek Kristin Rossen Lujo comunal: El imaginario político de la Comuna de París liburuari iruzkina egin zion.
Abuztuan, zatika hasi ginen Rubén Ariasen aisialdiari buruzko saiakera llabur bat argitaratzen. Jada irakur dezakezu: lehenengo atala, Lo perdido y lo no escrito de Aristóteles y Susan Sontag eta bigarrena, La imposibilidad del ocio y la culpabilidad del placer.
Aurki heldu da Urriko iraultzaren mendeurrena, eta ospatzeko Sobietar mendea ibilbidea digitalizatu dugu, 2014an paperean argitaratu genuen hura, nahiz eta nobedade mordoa dagoen gaiaren inguruan.
Buletin bat abuztu betean? Iruñerria erdi itzalita dagoenean? Bai! Demagun, berriki Paul Beitiak Eliot parafraseatuz zioen bezala, «abuztua dela hilabeterik krudelena». Horregatik gatoz jakiz gainezka. Saiakeren eta nobelen iruzkinak. Geure argitaletxearen iruzkin eta elkarrizeketak, eta ibilbide berri bat: turismoari buruzkoa.
Ofiziala da. Irailak 11an, Diadarekin Silvia Federici geurekin izango da. Eta irailan Lorea Agirre eta Ainara Lasa Teoría King Kongen euskarazko argitalpena aitzaki geurean izango dira Virginie Despentesen ideiez jarduten. Hiromi Yoshida ere bertaratuko da irailean Takiji Kobayashiz mintzatzera. Soka laukote onenekin bezala: data zehazteke.
Aspalditik ez genuen ibilbide bat argitaratzen. Baina urjentziak deitu gaitu. Eta %1aren aldeko hedabideak propaganda betean daudenez hara 21 liburu: Turismoa, edertasunak suntsitzen zaituenean. Saiakera, narratiba, egunerokoak, udako kantari buruz: turistigikazioa, espazioaren desjabetza, e.a.
Eduardo Irujok Alberto Santamaríaren Narración o barbarie iruzkindu zuen.
Raül Jiménez-ek INDIENAUTA atarian Matt Sakakeenyren SIGUE ADELANTE (Katakrak 2017) liburuari iruzkina egin zion.
Irene Jaume-k ARA egunkarian MULTITUDES Y PARTIDO (Katakrak 2017) liburua iruzkindu zuen.
Maialen Unanuek ñabardura askorekin kontatu zuen EUROPAR MEZULARIA (Katakrak 2017) liburuaren aurkezpena BERRIAn.
Iñaki Redínek EDUCAR SIN DROGAS (Katakrak 2017) liburuaz jardun zuen DIARIO DE NAVARRAn.
Eduardo Irujok Pascal Bruckner-en Un buen hijo iruzkindu du.
Hedoi Etxartek Ahora (Comité Invisible) saiakerari iruzkina egin dio.
Hondartzan ala parrandan. Eta pantailatxoek utziko dizutenean irakur ditzakezu, adibidez, Eduardo Irujok HALA BEDIn gomendatutako lau liburuak.
Gainera, liburuak eskuratzeko beharra baduzu, hauek ala beste batzuk. Egon lasai. Jaien zoramena zoramen, liburu denda 10etatik 14etara zabalik izango dugu astelehenetik aurrera. Eta, hurrengotik aurrera, jaien ostean, ohiko ordutegia izango dugu: goizeko 10etatik 21etara.
Munduko agintariak G20an izan dira egunotan, Hanburgon. Bertan izan da, hamaika aktibistekin batera Srećko Horvat, 2017ko geure filosofo kuttuna, handik mintzatu zen Amy Goodman kaztetariarekin DEMOCRACY NOW! saio estatubatuarrarentzat.
Andrea Caprarulok zuzendu eta zentratu zuen Carlos Skliarrek liburu dendan eskaini zuen solasaldi ederra.
Guilló, Muelas, Arraiza, Fernandez, Lopez festen eta genero harremanen inguruan aritu ziren UEUk argitaratu berri duen liburuaren aitzakian.
Jon Maia eta Julio Sotok Berriak jaio ginen aurkeztu ziguten: bertsolaritzaz, bizitzaz eta politikaz, zentzu sakonean.
Ekainaren hondarrean egin zigun Almudena Vidorretak bixita Mikel Sanzekin bere azken poema liburua aurkezteko. Laura Puyk erreportaia egin zuen DIARIO DE NAVARRAn.
Jende mordoaren aurrean Baigorriko Etxauzia zer den aurkeztu ziguten.
Juan Erviti (farmakologoa) eta Iván Vergara (medikua) botiken industraiz aritu ziren Nafarroako Osasunaren Plataformak gonbidatuta.
Ekaina amaitu zaigu. Eta ikasturtea. Eta heldu da festa. Eta festa hauetan nahi genuke urte osoan zehar gozagarriak zaizkizunekin ere goza dezazula. Lagunartearekin, gastronomiarekin eta musikarekin.
Beraz. Azalduko dizugu, materialki, aurtengo geure eskaintza zein den. Eguna hasteko hamarretakoak 9:30etatik 11:00etara (zizka mizkak -patatak + babarrun zuri nafarrak + arrautza frijituak- eta arrazioa aukeran -pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, arkumea, txistorra) 16€ren truke.
14:00etatik 16:00etara bazkariak: partekatzeko sarrerak (salmorejoa + piper gorri konfitatuak + gazta freskoa sandiarekin + entsalada) eta hautatzeke arrazioa (nafarroako babarrun zuriak, kuia eta perretxiko rissottoak, txekorra saltsan, eguneko platera 24€ren truke.
21:00etatik 24:00etara ogitarteko hotzak eta beroak (6€) eta hanburgerrak (Askatasuna, etengabeko borroka bat; La radicalidad del amor; Nagusia kanpoan bizi da: et alii.).
Eta asteburuko gauetan eta 14aren bezperan beltzez jantziko gara Black Ferminerako: munduko musikak tokiko DJekin.
Duela hamar egun Nagusia kanpoan bizi dari buruzko erreportaia egin zuen Mikel Lizarraldek BERRIAn Iñigo Aranbarriren ideiak bilduz. Gainera, Hiromi Yoshida, itzultzailea, luze eta zabal izan zen INFO ZAZPI irratian Kobayashiren nobelei buruz, Japoniako literaturaz eta artxipielagoko abagune sozialaz.
Eta asteazkenean Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte Bilboko EiTBren egoitzara joan ziren Ilaski Serranorekin argitaletxeaz, Katakraken hiru urteez eta euskarazko nobedadeez hitz egitera.
Eduardo Irujok Hozuki, la librería de Mitsukoren iruzkina egin du. Hau da uda honetan gomendatzen dituen lau liburuetatik bat. Datorren astean beste hirurak.
Sigue adelantek bere lehenego iruzkina jaso du: EL SALTOn Andrián Bernalek egina.
Jon Maia eta Julio Soto Berriak jaio ginen aurkezten izan genituen eta DIARIO DE NOTICIASek berria jaso zuen.
Jada entzungai daukazu Koldo Larrearen, María Engracia Martínen, Patricia Amigoten eta Laureano Martínezen hitzaldia, Juan Mainerrekin batera.