Merezi duten liburuak berrargitaratzea festa bat izan beharko litzateke. Miguel Sánchez-Ostizen LAS PIRAÑAS (Limbo Errante 2017) hogeita bost urteren buruan itzuli da. Egilearen hitzaurre berri batez gain gure liburu saltzaile Eduardo Irujoren eta Silvia Broome twitter izarraren hitzoste bat dauka liburuak.
Ez da ospatu beharreko berrargitalpen bakarra. Duela aste batzuetaik bi berrargitalpen berri dauzkagu. Batetik GAUAREN MUTURRERAINOKO BIDAIA Louis-Férdinand Célinerena —LAS PIRAÑAS bezala lehenegoz 1992an argitaratua— eta LEHEN AMODIOA (Igela 2017), Cesare Pavese, Maupassant, Gérard de Nerval eta Samuel Becketten testuekin osatutakoa.
Festa garaia da: inprentak martxan daude!
Fernan Mendiolak Robert B. Marksen MUNDU MODERNOAREN SORRERAri iruzkina egin dio.
Bob Brown Pantera beltzen fundatzaileetako bat izan zen. Duela hamar egun izan genuen gurean. Igor Zulaikak lagunduta bere ibilbidea labur azaldu eta bertaratutako hamarnaka lagunei erantzun zien.
Bere bidean Berriak eta Garak elkarrizketa egin zioten.
Andrea Capraruloren estreineko erreseina irakur dezakezu: LA URUGUAYA Pedro Mairalena.
Ion Andoni del Amo gurean izan zen Txula Potrarekin PARTY &BORROKA aurkezten.
Luis Soldevila sukaldariak topikoei ixkin egin eta Kukuxumusu unibertsoaz jardun du Radio Euskadin Felix Linaresekin.
Xabier Zubialde, Antonio Aretxabala (geologoa) eta Pablo Lorente (Sustrai Erakuntzako kidea), areto bete baten aurrean izan ziren HACIA LA SOBERANÍA ENERGÉTICA: Crisis y solucionesd desde Euskal Herria liburua aurkezten.
Aurkezpenaren kontura, elkarrizketa egin zioten Diario de Noticiasen eta Berrian.
Juan Etxenike Euskalerria irratian izan zen eta Greziako erroskoiaren aitzakian historiaz, migrazioez eta erlijioaz aritu zen Txari Eletarekin.
Iñaki Sagardoi, Aitor Razkin, Felix Leuza eta Mikel Irure izan genituen SUBERVIOLA anarkista nafarrari buruzko komikiaren aitzinsolasa aurkezten.
Patricia Amigot (egilea), Mario Domínguez (egilea) eta Roberto Rodríguez (egilea eta liburuaren koordinatzailea) izan genituen CONTRAPSICOLOGÍA: De las luchas antipsiquiátricas a la psicologización de la cultura liburu aurkezpenean. Galdera interesgarriak egin zituzten bertaratu zirenek ere.
Joxe Elorrieta eta Iván Giménezek UNA MIRADA SINDICAL CONTRACORRIENTE aurkeztu ziguten.
Magda Correa de Andreis (Kolonbiako estatu indarkeriaren biktima) eta Julián Martínezek (CHUZADAS liburuaren egileak) Kolonbiako indarkeriari buruzko hitzaldia eskeini ziguten.
Fernan Mendiolak erreseina egin dio DEMOCRACIA DE LA ABOLICIÓN Angela Davisen liburuari.
Marta Martínez eta Eduardo Arteta MÁS ALLÁ DE LA CONTIENDA eta LOS PRECURSORES Romain Rollanden eleberriak aurkezten izan genituen.
Otsailak 5ean eta 6an 16 heriotzen hirugarren urteurrena izan zen. 5ean Harkaitz Bellón hil zen. 36 urte zituen eta Cadizeko Puerto I kartzelan hil zen. 13 urteko zigorra betetzen ari zen autobus bat erretzeagatik eta ateratzeko 3 hilabete falta ziren. 6an, mugetako guardia zibilen tiroen ondorioz 15 etorkin hil ziren Afrikaren ertz bereko muga bat gurutzatzen. Hala jaso nahi izan genuen ASKATASUNA ETENGABEKO BORROKA BAT Angela Davisen liburuan: buletin honen beheko aldean ikus dezakezu hitzaurrea osorik.
Jazoera tragiko hauen inguruan Xavier Artigas, Xapo Ortega eta Marc Serrak, CIUTAT MORTAren egileek TARAJAL: DESMUNTANT LA IMPUNITAT A LA FRONTERA SUD dokumentala egin berri dute.
Asteon lotara etor zaitezke kale nagusira. Ekitaldi mordoa dugu (kontuan izan Xabier Zubialde eta Ion Andoni del Amoren liburu aurkezpenak, adibidez).
Baina gainera, hiru ekitaldi aipatu nahi ditugu, berezitasun logistikioak dauzkatelako. Asteazkenean 17etan Bob Brown Pantera Beltzen Alderdiaren sortzaileetako bat etorriko da. Ostegunean show musikal bat izango dugu: BUMAYE, Iñigo Cabezafuego eta Beatróz Sánchezekin (etorri nahi baduzu gonbidapoema eskuratu behar duzu 6€an liburu dendan). Ostiralean ipuin erotikoak kontatuko dizkigu Maialen Díezek (ekitaldirako 4€ko gonbidapoema beharko duzu).
Maitane Unzu Euskalerria irratian izan zen eta idia ardotan nola egin irakatsi digu.
German Esparzak Aitor Sánchezen MI DIETA COJEA liburuari iruzkina egin dio.
Eduardo Artetak ZONA DE OBRAS (Leila Guerriero) gomendatu zuen Info Zazpi irratian: irakurtzeko edo entzuteko aukera daukazu.
Laura Benadiba izan genuen joan den urtean. Aurkezpen horren kontura Berrian elkarrizketatu zuten. Gainera el Diario de Noticiasek erreportaia egin zion. Baduzu, noski autoreak berak Fernando Mendiola eta Giovanni Levirekin egin zuten aurkezpena.
Ander Izagirreren bixitak informazio jario handia sortu zuen. Euskalerria irratian luze eta zabal elkarrizketatu zuten. Diario de Noticiasen ere elkarrizketa mardula egin zioten. Aukera duzu, gaineraeskaini zigun aurkezpenaren lehenengo atala entzuteko.
June Sanmillán Iflandian izan zen LKNren gune berria aitzaki hartuta anarkosindikalizmoaz mintzatzen.
Duela hamar bat egun Juan Manuel Uria izan genuen eta HARRIA aurkeztu zigun Inaxio Goldaracenarekin batera.
1902ko otsailak batean jaio zen Langston Hughes poeta, ekintzailea, nobelista, gidoigilea eta Missouriko zutabegilea. Ingelesez eta gaztelaniaz irakur daitezke bere olerkiak BLUES liburuan argitaratuak eta Maribel Cruzadok atonduak (Pre-Textos 2004). Gainera, badira pare bat liburu (DE MISISIPI A MADRID James Yatesena eta CUANDO HARLEM ESTABA DE MODA David Levering Lewisena) garaiko Harlemari buruzkoak.
Ez zaitugu pantailen aurrean gehiago nahi. Hobe liburuak begiratzea aukeran. Baina jakizu asteko buletin honen, paperezko prentsaren eta irratien, Twitterren, FAcebooken eta Instagramen ostean jada badugula Telegram kanal bat. Ez zaitugu bonbardatuko (Twitter eta Facebooken egin ohi dugun bezala. Gainera materialaren estekak igorriko dizkizugu (erreseinak, irratietako liburu gomendioak, eguneko ekitaldiak) eta, aurkibide bat balitzan, asteko materialaren estekak igorriko dizkizugu. Nahi izatera, badakizu!
German Esparzak euskara batuari buruzko BITAKORA KAIERA saiakerari iruzkina egin dio, Ibon Sarasolaren azken lana da hau (Erein 2016).
Maitane Unzu Euskalerria irratian egon zen jaten dugun arrainari buruz hitz egiten; SIN MALA ESPINA liburua izan zuen gogoan, Lydia Chaparrok idatzi eta Ekologistak Martxanek argitaratua.
Juan Etxenike Euskalerria irratian izan zen eta musaka egiten erakutsi zuen.
Ignacio Amigók FUE EN PAMPLONA aurkeztu zuen.
Rayco Sánchez eta Beñat Zarrabeitiak OPIO ERREBELDEA aurkeztu ziguten: bestelako futbolaz hitz egiteko parada bat.
Eduardo Artetak DOCTOR KRUPOV liburua iruzkindu du, Alexandr Herzenena.
Ez da ohikoa teoria politikoari buruzko 370 orrialdeko liburu aurkezpen batek areto bat betetzea. Eta hala izan zen ordea. «Hip hoparen erakarpen indarra» esango dute batzuk, «politikaren morboa» beste batzuek. Afera da Tomas Rodriguezek (Akaleko editoreak), Arantxa Tiradok (politologoak eta egileak), Ricardo Romero Negak (egileak eta abeslariak) eta Arnaldo Otegik sobre LA CLASE OBRERA NO VA AL PARAÍSO liburuaz jardun zutela. Nahiz eta aurkezpena ez zen bereziki luzea izan galdera eta iruzkinen tartea llaburra izan zen. Eta aurkezpenak nolabaiteko zirrara izan zuen (gai klasikoak jorratzen direnean soilik senti daitekeen zirrara horrekin), ziurrenik, interesgarriena, liburua bera irakurtzea izango da.
Gainera, aurreko estekez gain, posible duzu Ahotsa.infok egin zuen elkarrizketa eta ekitaldi guztiaren bideoa ikusi.
Asteon sei ekitaldi publiko dauzkagu Katakraken. Baina bi nabarmendu nahi genituzke. Akaso ez dira zuretzat interesgarriak baina ziur inguruko norbaitentzat izango direla. Ostiralean Ander Izagirre etorriko zaigu POTOSÍ (Libros del K.O. 2016) aurkeztera. Agian ezagutuko duzu BERUNA PATRIKAn ezagunaren egilea delako.
Gainera. Larunbatean Ainara LeGardon eta Xabier Erkizia etorriko dira egile eskubideei buruzko ikastaro bat ematera. Lagun musikariak, idazleak edo bestelako egileak baldin badituzue esaiezu etortzeko.
Imanol Miramonek LA POLÍTICA EN EL OCASO DE LA CLASE MEDIA iruzkindu du, Emmanuel Rodriguezen azken liburua.
Hemen entzun dezakezu astelehenean eskaini ziguten errezitaldi ederra.
Eskura daukazu Nelson Peraltak (Bloco de Esquerda: Portugal) eta Andreas Güntherek (Die Linke: Alemaniako Errepublika Federala) eskaini zuten hitzaldia.
Aukera duzu hitzaldiari Iñaki Sotok Garan egin zion kronika irakurtzeko.
Luis Soldevilak kulturako sindikalismoari buruz hitz egin zuen Félix Linaresekinekin Radio Euskadiko Iflandia saioan.
Buletin honen lerroburua ez da Leninena. Duela ehun urte mundua hankaz gora jarri zuen errusiarrak. Eta atzo, larunbatarekin, zen bere heriotzaren urteurrena, 1924an zendu zen. Lerroburu hau John Bergeren mezu bat da. Joan den astean hil zen Berger. Baina alde egin aurretik begiratzen erakutsi zigun. Hori ere ikasi egiten delako, ez bada behin eta berriz gaizki ikusi nahi.
Testu hau Amaia Apalauza eta Iñigo Roqueren bidez jaso dugu (Garazi Ugalderekin batera Angela Davis euskarara ekarri zuten). Zehaztasunez eta azkar itzuli dute ingelesetik Bergerren testua.
97 irratian xehetasun handiz aritu ziren LA RADICALIDAD DEL AMOR liburuari buruz.
Juan Etxenike doktoreak erreseina bat egin dio CONTRA EL TIEMPO Luciano Concheiroren liburuari.
Entzungai daukazu poesia eta musikarekin 2batek osatutako errezitaldia.
Imanol Miramónek argitaletxearen nobedadeak aurkeztu zituen arabako Hala Bedi irratian.
Aurkezpen elebidun bat egin zuten Maite Ramos, Josu Jimenez Maya eta Xabier Gallok Kabiak proiektua aurkezteko.