Uda aurretik Eduardo Arteta Info Zazpi irratian izan zenNADA CRECE BAJO LA LUZ DE LA LUNA irakurtzea gomendatzen: Torborg Nedreaas norvegiar idazlearena. Irratiko iruzkinerako bildu zituen oharrak izkiriatuta irakur ditzakezu ere.
Asteon izango dira Ekonomia kritikoa eta Irakurle taldea-ren lehenengo bi saioak (Eric Toussaint eta Michel Houellebecq, hurrenez hurren) baina gainera, Arcadi Oliveres izango dugu asteartean, Ampersan eta Riosentíren kontzertua ostegunean, ANTICAPITALISTAS EN PODEMOSen aurkezpena Román Sierrarekin ostiralean (Aragoiko Gorteetako diputatua da) eta baita GOOLPE DE VISTA liburu-aurkezpen-lunch-kontzertu-akustikoa Ricardo Gómez (Ciclos Iturgaiz-eko kide ohiarekin) larunbatean.
Altsasuko, Almeriako eta Fuentes de Oroñoko gertakarien ostean Federico García Lorcak Guardia Zibilari buruz idatzitako erromantze hau euskarara ekarri dugu.
June Sanmillan hilean behin joango da Eguzki Irratiko Labirinto Laborala saiora patsadaz elkarrizketatzeko Katakrakera datozen lagunak. Izan duen lehenengo gonbidatua Maite Larburu da, Neighbor taldekoa, eta hitz egin dute txirrindularen erabileraz eta migrazioez, adibidez. Gogoan izan eskaini zuten kontzertu osoa daukazula entzungai.
Kontzertu hura atsegin bazitzaizun, ostiralean Joseba Irazokik eta Jon Mantxik eskainiko dutena gomendatzen dizugu.
Badakigu badakizula aurki hasiko direla irakurle taldeak. Horien kontura Paula Etxeberriak erreportaia egin zuen Diario de Noticiasen. Baina funtsezkoena da, proposamenak gogoko badituzu, liburuak irakurri eta solastera etortzea da. Ostiralean hasiko da La Casa Roja Idea Vilariñórekin, eta datorren astean Toussaint-en BANKUKRAZIAren txanda izango da, baita Houellebecqen SUMISIOArena.
Itzuli da June Sanmillan Radio Euskadiko Iflandia saiora. Honakoan, Félix Linaresekin jardun zuen, berriki Uharteko Arte Garaikideko Zentrotik etorri diren albisteez.
Duela egun batzuk etorri ziren Pikara Magazineko kideak euren paperezko azken urtekaria aurkeztera. Aurkezpenaz gain zuzeneko kontzertutxoa eskaini zuen Viruta FTMek.
Jende saldoaren aurrean aurkeztu zuen Pedro Luis Uriartek Nafarroako Hitzarmena eta EAEko Kontzertu ekonomikoa. Entzuleen artean Nafarroako lehendakari ohi bat, egungo Ogasun kontseilaria, mugimendu sozial eta sindikaletako kideak eta parlamentuko bost taldetako kideak. Datu mordoa eskaini zuen hitzaldian eta EAEko Ekonomia Kontseilari ohiak hitzarmen ekonomiko eta fiskalaren garrantzia nabarmendu zuen egungo noraez garaiotan.
Hitzaldiaren aurretik Pedro Luis Uriarte Nafar Telebistan izan zen Susana Erroz Perez kazetariaren galderei erantzuten.
Itzuli da Eduardo Arteta Info Zazpi irratira, honakoan DEPARTAMENTO DE ESPECULACIONES gomendatu digu Jenny Offillena.
Hala esan zion Raquel Cedielek (Madril 1980) Sara Muerzari Berriako elkarrizketan. Egun horretan bertan aurkeztu zuen Libro de la reproducción asistida para lesbianas y solteras liburua: entzungai daukazu audioa, bertan negozioa, generoa, gorputza, bizitza pribatua eta lgtbi-en eskubideak harilkatzen dira.
Etxeko bi lagunek liburua atera dute. Asteon bertan Patxi Larrionek Feriatzaileak uarkeztu du. Iruindararren lehenengo eleberria da, bertan 1969an ekoiztu eta 8 Oscar sari irabazi zituen Patton filmaren inguru bi alprojen istorioa kontatzen du. Filmaren tarte batzuk Urbasan eta Iruñean grabatu zituzten. Poztekoa da eta irakurtzeko irrikitan gara.
Era berean, Iosu Morachok La utopía tiene los pies descalzos aurkeztuko digu azaroan, duela hilabete batzuk argitaratu zuen poema liburua.
Asteartean bertan, eta hamabostero, Luis Soldevila eta June Sanmillán Radio Euskadiko Iflandian egonen dira (FMko 104.3an Iruñerrian). Era berean, June Sanmillanek Katakraketik pasako diren lagun batzuei elkarrizketak egingo dizkie Eguzki Irratian (107.00 Iruñerrian eta 91.00 Nafarroako gainontzeko tokietan).
Gainera, Eduardo Arteta Hala Bedin eta Info Zazpin (106.7) egongo da liburuak gomendatzen.
Halere, egon lasai, hementxe ere bilduko baititugu kolaborazio guzti hauek.
Ruth Berlauren esaldi horrekin laburbildu dezakegu Neighboren astearteko kontzertua. Errenuntziarik gabeko saio bat: umorez, lasaitasunez, urduritasunez, harriduraz. Jada osorik entzuteko aukera duzu gainera. Horrez gain, kontzertuaren aurretik Peio Argiñarenak Euskalerria irratian egin zien elkarrizketa entzun eta bideoan ikus dezakezu. Ostegunean Xabier Sagardiak kontzertu iruzkin ederra egin zuen Diario de Noticiasen eta gaualdiaz gainera egungo euskal kantagintzari buruzko bere gogoetak ekarri zizkigun.
Zapore goxo horrekin, eta geure ekitaldi nagusiak alboratu gabe (liburu aurkezpenak, hitzaldiak, asanbladak) gogoan izan urriak 21a. Neighbor gogoko izan bazenuen presta zaitez Joseba Irazoki eta Jon Mantxi showmanak ikusteko: musika alaia, zoroa, bertutez josia.
Asteon hiru liburu aurkezpen izango ditugu (begiratu geure ekitaldien saila) eta tartean, Pedro Luis Uriarte etorriko da Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta. Uriate EAE eta Espainiako Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa praktikan jarri zuenetan bat izan zen. Garaian Ekonomia eta Ogasun sailburua izan zen gainera. Horretaz jardungo du ostegunean: Nafarroak eta EAEk duten hitzarmen ekonomikoaz eta ordezkatzen duten komunitate politikoaz.
1890eko irailak 15ean jaio zen XX. mendeko idazle handietako bat. Bai, Agatha Christieren eleberri batetik hartu dugu buletin honen izenburua. Polizia nobelaren bidez, Erresuma Batuko –eta munduko beste zenbait tokietako– tentsio sozialak, izaera ezberdinak eta psikologiak kontatzen dizkigu. Zorionez, itzultzaileei eta Igela argitaletxeari esker, Hercules Poirot mitikoaren lehenengo abentura bera (Stylesko gertaera misteriotsua) euskaraz daukazu, baita beste zenbait eleberri mitiko ere (Orient Expresseko hilketa edota Heriotza Nilo ibaian).
Tira, eta frantsesez ere badugu Christieren eleberriren bat, nahi izatera.
Bai. Hala da. Bi urtez txigorkiak izan ostean. Hemendik aurrera astelehenetik asteazkenera asteburuetako eskaintza izango dugu: ogitartekoak, entsaladak, azkenburukoak. Gainera asteburuetako eskaintza indartzea erabaki dugu. On egin!
Asteon kontzertu puska daukagu. Neighborek bere bigarren diskoa argitaratu berri du: HAU eta bigarren aurkezpen kontzertua Katakraken izango da.
Bere abestiak eskuragarri dauzkazu sarean. Horrez gain, Asier Altuna zuzendariaren laburmetraia bat gomendatzen dizugu: taldekideetako bat agertzen delako. Zela Trovke du izena, eta euskarazko azpitituluak ere badauzka. Bertan ezagutuko duzu Maite Larburu Neighboreko biolinista.