Salgaien zerrenda

Arendt, Rocher, Rote Zora... Black Fermin!

2023/07/04

Uztailak jan gaitu.

Eta bidean iritsi zen Hannah Arendt-en klasiko handia EICHMANN JERUSALEMEN. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat, Koro Navarroren itzulpen berri batekin, Mario Zubiagaren hitzaurrearekin, burokraziak eta Estatuek sor dezaketen basakeriari buruzko, nazismoa eta holokaustoa ulertzeko ezinbesteko tresna.

Paurl Rocher-en QUÉ HACE LA POLICÍA. Y cómo vivir sin ella, egunerokotasun izugarriko liburua: zigortzen dituzten grebalarien auzia berpentsatzeko; Paris, Lyon eta Bruselasen trafiko arau hauste batengatik poliziak hiltzen dituen pertsonen egunerokoa ulertzeko.

Rote Zoraren ROTE ZORA: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) bilduma: elkarrizketa bat, manifestuak, abagunea aztertzeko testuak, hiri-gerrilla feministaren proiektura gerturatzeko tresna eramangarri bat.


Blackfermin

Adi Sanferminetako planari.
Batetik jana: hamaiketakoak, bazkariak, afariak, gozoak.
Bestetik dantza: 6an 12:00etatik Black Fermin DJ maratoia, 7an 18:00etatik San Fer Queer (Kbless, Original Sistah, Señora, Arsenike, Canino), 8an 19:00etatik Kabia DJak eta 00:00etatik DJa eta Txitxi&Kurry Queens.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

EICHMANN JERUSALEMEN

,

27,00 €

Badugu

Sexo, raza, clase

,

24,00 €

Badugu

Qué hace la policía

,

17,00 €

Badugu

POZAREN ERDIA

,

13,50 €

Badugu

La invención de las mujeres

,

24,00 €

Badugu