27,00€
BEZa barne
Badugu
Eichmann Jerusalemen
Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat
ISBN | 978-84-16946-84-6 |
---|---|
Hizkuntza | Euskera |
Orriak | 376 |
Tamaina | 21x14 |
Azalak | Paper-azalezkoa hegalekin |
Prezioa | 27,00 |
«Zenbateraino lortu zuen Jerusalemeko auzitegiak justiziaren eskaerak asetzea, ez besterik, horixe da honako txosten honen gaia.»
Hannah Arendt, Eichmann Jerusalemen
«Gaizkiaren hutsaltasuna, arrunkeria. Hauxe izan zen Arendtek hautatu zuen azpititulua. Ordutik hona, interpretazio eta esamesa franko piztu duen izenburua.»
Mario Zubiaga, Hitzaurrean
«Simone de Beauvoirrek esan zuen Pierre Laval frantses naziak, gerra ondoren epaitu zutenean, gizon arrunta eta garrantzirik gabea ematen zuela, gizontxo ahula eta irudimenik gabea.»
Amos Elon, Sarreran
Hedabideetan
Hannah Arendt-ri buruz
Linden-Limmer 1906 - New York 1975
Teorialari politikoa eta filosofoa izan zen, XX. mendeko pentsalari nabarmenetako bat. Hanoverren jaio zen judu sekularren familia aurrerazale batean. Bere ama, Martha Cohn, Rosa Luxemburgen laguna zen eta 1918-1919ko altxamendu espartakistarekin bat egin zuen. Marburg-eko unibertsitatean ikasi zuen Martin Heideggerrekin. 1929an egin zen doktore Heidelberg-en Karl Jaspers-en zuzendaritzapean. 1933an naziek atxilotu eta Gestaporen preso izan zen. Frantziara egin zuen eskapo eta handik Portugalera egin zuen ihes lehenik, 1941ean AEBetara iritsi zen arte. Politikaz eta historiaz idatzi zuen bereziki, bere liburu nagusiak