Desobedientzia + Bertsolaritza
2015/02/02
10 ekitaldi publiko egongo dira aste honetan Katakraken. Ia deus: hitzaldiak, arte tailerrak,
Joan den astean iragarri genizuen bezala hasi dira jada desobedientzia eta komunei buruzko bi zikloak. Horrekin batera etxeko atxiloaldia betetzen dituzten 3 lagunak larunbat gauerditik daude Katakraken bizitzen, marradun arropaz jantzita.
Dirua: zor gorrotagarriari aurre egiten
KOMUNALAK ALA HIL zikloaren baitan astelehenean 19etan Andres Arauz izanen dugu.
Andres Arauz Ekuadorreko Planifikazio eta garapeneko zuzendaritza nagusiko azpizuzendaria da.
Zor gorrotagarriari aurre egiten, mundu mailako finantza erakundeei desobeditzen eta ekonomiaren oinarri soziala handituz.
Ura: pribatizazioaren inguruko galdeketa
KOMUNALAK ALA HIL zikloaren baitan asteazkenean 19etan Theodoris Kariotis izanen dugu Greziako 136 mugimendukoa.
Tesalonikan uraren pribatizazioari buruzko galdeketa (i)legala egin zuten, prozesu hura kontatuko digu.
Nafarroako Bertso Txapelketa
Bertsolariak: Jon Barberena, Joxema Leitza, Aritz Saragueta, Bittor Elizagoien, Unai Uberetagoena eta Oier Lakuntza Aurkezlea: Alaitz Rekondo.
Sarrera librea. Aforo mugatua da. Saiorako gonbidapenak aurrez banatuko dira Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken.
Alkatakrazeko kartzela
Okupazioa eta desobedientziari buruzko zikloak aurrera darrai, Detritusen erakusketa erabilera anitzeko aretoan dago.
Kale dekorazio tailerra egonen da astelehenean 18etan.
Okupazioaren inguruko 2 dokumental proiektatuko dituzte bilera gelan asteartean 17etan.
Asteazkenean 19etan Nafarroako Salhaketak autodefentsa juridikoaren tailerra eskainiko du.
Ostegunean 19etan Bartzelonako Sants auzoko Can Vies Zentro Sozial Okupatuari buruzko hitzaldia eskainiko du bertako kide batek. Ostiralean 20etan