Salgaien zerrenda

«Estrategias contra la gentrificación» jada liburu-dendetan

2019/05/18

Zer da gentrifikazioa? Zer egiten du? Zer ez da gentrifikazioa? Non gertatzen da eta zertarako? Nola egin diote aurre hiri ezberdinetan? Lisa Vollmerrek Institut für Europäische Urbanistik-en egiten du lan eta Berlingo eta New Yorkeko maizterren mugimenduetan aritu da. Modu ulergarri eta aberatsean lantzen du gaia Gema Facalek gaztelerara itzuli berri duen ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN (Katakrak 2019) liburuan, adi: ekainaren 6an gurekin izango dugu.Liburuak Irene Sabatéren hitzoste bat dauka, Sabaté Bartzelonako Sindicat de llogatersekoa da.


Irantzu Varela eta Laura Latorre maitasunari buruz

Duela ia bi aste hasi zen Las mariposas me confunden ikastaroa eta jada entzungai daukazu bai Irantzu Varelaren hitzaldia baita Laura Latorrerena ere. Astelehenean hurrengo hitzordua.

Nafarroako fiskalitateaz

Parlamentu Sozialak fiskalitateaz eta banku publikoaz eztabaida antolatu zuen eta GeBai, EHBildu, Orain Bai, Podemos eta I-E erantzuten aritu ziren: entzun ditzakezu.

Nega, Bernardo Atxaga eta Santiago Javier Navarro «Sound system» liburuaz

Joan den asteburuan LITERALen ginela Los Chikos del Maizeko Negak esan zigun oso gustura irakurri zuela Dave Randallen SOUND SYSTEM, hurrengo egunean txio sorta bat idatzi zuen. Joan den astean ere, Bernardo Atxagak LA VANGUARDIAn liburuko pasarte bat aipatu zuen. Eta Santiago Javier Navarrok musikari buruzko beste saiakera batzuekin batera iruzkindu zuen.

«Mundua berriz liluratuz» ARGIAn

Amaia Lekunberrik XXL elkarrizketa bat egin zion Silvia Federiciri MUNDUA BERRIZ LILURATUZ (Katakrak 2019) liburuaz ARGIAn.

Literaleko kronikatxoa

Joan den asteburuan Bartzelonako Fira Literalen izan ginen, lerrootan bertako martxari buruz aritu gara.

Iflandia: Katanga

Atzo izan zen Ibaiertzean jaialdia Santurtzin. Hantxe egon zen bigarrengoz Katanga sound systema, ez badakizu zer den Luis Soldevilak azalduko dizu.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

EL HECHICERO DE LA TRIBU

,

18,00 €

Badugu

Hezurren erretura

,

19,00 €

Badugu

Sobre el andrógino

,

12,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

BIHOTZA NORA, ZU HARA

,

12,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Markaz Tulkarem

,

25,00 €

Badugu