Irakurle taldeak itzuli dira!
2015/09/14
Bai. Heldu dira. Aurten ere lau irakurle talde izango ditu Katakrakek. Urritik aurrera, hilean behin. Badakigu badakizula, baina taldeotara etortzeko bi baldintza bete beharko dituzu: liburuak irakurri eta entzun eta hitz egiteko gogoekin etorri. Etorri bazinen itzuliko zara agian, ezagutzen ez baduzu anima zaitez, elkarrizketarako eta testuak komunean jartzeko topaleku goxoa.
Asteon bi aurkeztuko dizkizugu.
La casa roja: ehun urteko poesia
Hileroko poesia talde honen bigarren ikasturtea izango da. Munduko poesia, 1915en eta 2015en artean idatzitako testuekin. Poesiako izen handiak izango dituzte aurten: Edgar Lee Masters, Paul Valéry, Anna Ajmátova, Alejandra Pizarnik, Sylvia Plath, Juan Carlos Mestre, Chantal Maillard, Adam Zagajewski eta Charles Simic. Informazio gehiago hemen.
Irakurle Taldea: munduko narratiba eta gehiago
Hileko azken ostiraletan 20etan hasiko da Irakurle taldearen laugarren ikasturteea. Nobelak, ipuinak, poema liburuak eta saiakera bat. Aurten errusierazko (Dovlatov), ingelesezko (Steinbeck, Woolf, Sexton, Mac Cain), arabierazko (Xukri), alemanezko (Kaminer, Bachman), serbo-kroazierazko (Kis) eta portugesezko (Lispector) izango ditugu. 6 gizon eta 4 emakume XX. eta XXI. mendekoak. . Informazio gehiago hemen.
Jaume Lopez: Kataluniaz jakin nahiko zenukeen guztia
Diadaren eta Printzipateko hauteskundeen artean etorriko da Jaume Lopez, ostegun honetan 19etan. Pompeu Fabra Unibertsitateko politologoa da eta Martxelo Otamendi, Ibai Fernandez eta Susana Erroz kazetariekin batera egongo da.