Ametsen trafikatzailea

Ametsen trafikatzailea

Andoni Urzelai Eraña

18,90 €

BEZa barne

Badugu

Ametsen trafikatzailea

ISBN 978-84-1360-189-2
Orriak 224
Urtea 2022
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroak gobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala. Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa –nahasia du nortasuna–, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets jada Etxanoz Doktore bihurtutakoak. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako...

Leer más

aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak. Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena.


Te puede interesar

Nola izan garen gauza

Iban Zaldua

Berriro itzuliko balitz

Xabier Etxeberria Garro

Relax

Ugalde Iragorri Rafa