JAKIN ALDIZKARIA 217 ZKA

2016KO AZAROA / ABENDUA

Vvaa

14,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

JAKIN ALDIZKARIA 217 ZKA

2016KO AZAROA / ABENDUA

ISBN
Orriak
Urtea 2017
Argitaletxea Jakin Irakurgaiak
Saila Revistas

Garbiñe Ubedak Memoriaren gaineko gogoeta egiten du, Memoria Historikoak azken urteotan hartu duen protagonismotik abiatuta. Memoria ukatu baten historia ez ofiziala da gurea: herriarena, hizkuntzarena, nortasunarena. Gaurkotasun erabatekotik epaitzen dira gertaerak, momentuan sortutako anekdotak balira bezala. Memoria aldarrikatzen duenari inposaketa leporatzen zaio, aurreko inposaketa guztiak ontzat emanda. Politikakeria deitzen diote bati, zilegitasuna besteari. ...

Leer más

Ignazio Aiestaranek egun proiektaturiko kulturari buruzko hiru auzi aztertzen ditu: 1) kultura bizitza sailkatzeko gailu gisa (‘Foucault-Aresti’ auzia); 2) hiltzeko tankera aurrerakoia Europako marka kulturalaren ikuskizunean (‘Anders-Sarrionandia’ auzia); eta 3) faxismo eta liberalismoaren arteko subjektu erreaktiboaren kultura indibidualistaren zemaia (‘Eribon-Borda’ auzia). Hiru auzien harira, gure jendartearen ispilua eta arriskuak erakusten ditu egileak. Joan Mari Torrealdaik, aurreko urteetan egindakoaren ildo beretik, 2015ean euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du. Honako alderdi hauek landu ditu: lehenik, liburu produkzioaren zifren iturriak; bigarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; hirugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.


Te puede interesar