Joxinixio, Pizkunde zapuztua

Eta XX. mendeko bertsolaritza Andoainen

Xabier Lasa Bergara

25,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Joxinixio, Pizkunde zapuztua

Eta XX. mendeko bertsolaritza Andoainen

ISBN 9788494564116
Orriak 690
Urtea 2016
Argitaletxea Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Saila Música / Contracultura

Liburuaren bigarren zatiak biografia aztertzen du. Lasa Bergararen hitzetan "euskaltzaletasunaren eta abertzaletasunaren zerbitzura jarri zuen bere bertso jarduna". ELA sindikatuaren, ENB baserritarren sindikatuaren edota EAJren mitinetan abesten zuen eta Euskal Herriko bertsolarien txapelketa nagusiko finalean ere kantatu zuen, Txirritak irabazi zuen hartan. Lasa Bergararen hitzetan, "Txirritaren tradizio edo itzala jaso zuen alde batetik, eta bertsoa sagardotegietatik atera eta antzokietara eraman zuen Basarriren modernoagoa bestetik". Errepublika garaian Etxeberriak idatzitako bertsoak aurkitu zituen Lasak El Día egunkarian eta ARGIAn....

Leer más



Gudari gisa ere nabarmendu zen, sen berezia omen zuen estrategia militarrean eta zelatari edo "espia" aritu zen Bizkaiko frontean: bere etsaien aldera gauez inkurtsioak egiten zituen, karlista edo falangista jantzita. Jose Antonio Agirre lehendakariaren konfiantzazkoa zen.

Lasa Bergarak aitortu duenez, "pertsonaje zeharo nobeleskoa iruditu zitzaidan. Hil ere oso modu tragikoan hil zen". Artxandako lubakietan hil zuten frankistek Bilboren aurkako ofentsiba handian, metrailadorea eskutan eta euskal aberriaren aldeko oihuak eginez. Bere auzo bereko (Goiburu) karlista ezagun batek baionetaz hil zuela zabaldu zen.


Te puede interesar

Los Diggers

Alice Gaillard

Cancionero de Vainica Doble

Carmen Santonja, Gloria Van Aerssen, Vvaa

Honestidad brutal

Darío Manrique