Ospa

17,50 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Ospa

ISBN 978-84-92468-99-7
Orriak 160
Urtea 2017
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

Bisitan etorri zaio Wim Wenders zinegilea. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura bat rotaflexarekin apurtzea erabaki du... Kontakizun hauetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski.

Ez dago liburuko narrazioak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna. Ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa.


Te puede interesar

Basa

Miren Amuriza Plaza, Miren Amuriza

Riomundo

Jon Maia

Ele eta hitz, ahoz eta idatziz

Jose Angel Irigaray